Jurado, José

No somos ni de aquí ni de allí (2015)

Argazkia
2015

 

No somos ni de aquí ni de allí [Ez gara ez hemengoak ez hangoak] (2015)
Argazkilaritza
Argazki albuma, 150 koloreko argazki
18 x 25,5 cm (zabalik)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2015.297.1

 

No somos ni de aquí ni de allí [Ez gara ez hemengoak ez hangoak] emakume batek esandako esaldi bat da, eta berarekin hasten da Bilbotik Badajoz probintziako Monterrubio de la Serena herriraino egiten duen autobus-bidaia, 2015eko abuztuaren 3an. Artistak errebelatze analogikoko ehun eta berrogeita hamar argazkitan dokumentatu du erromesaldi hori, eta argazki-album batean bildu ditu.

Obra hau lan zabalago baten parte da. Sangre Nueva (Odol Berria) izenburupean, prozesuan dagoen proiektu dokumentala joan den mendearen erdialdean beren herrietatik garapen eta oparotasun hobearen bila atera ziren Extremadurako etorkin guztiei egindako omenaldia da. Azkenean, pertsona horiek Euskadiko beste herri eta hiri askotara iritsi ziren, eta beren giza paisaiaren parte bilakatu ziren.

José Jurado (Villanueva del Duque, Kordoba, 1984). Arte Ederretan lizentziatua Granadako Unibertsitatean 2007an. EFTIren Argazkilaritza Profesionala eta Erreportaje Dokumentala masterra eta Arte Sorkuntza eta Ikerketa masterra egin ditu Madrilgo Complutense Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean eta MA Fine Art Manchester Metropolitan Universityn (Ingalaterra). Juradok hainbat diziplinatan lan egiten du, eta prestakuntza-bekak jaso ditu (Iniciarte, Erasmus, Seneka, Fundesfor), baita proiektu artistikoak ekoizteko ere (Iniciarte, ECAT Toledo, Fundación Rafael Botí, Matadero Madrid). Erakusketa kolektiboetan parte hartu du, besteak beste, Madrilgo Sala del Canal de Isabel II, Bartzelonako Sala d ‘Art Jove, Toledoko Espacio ECAT, Madrilgo Off Limits, Madrilgo Galería Asm28, Matadero Madrid, Botín Fundazioaren Santanderreko Villa Irís eta Kordobako Sala Puerta Nueva espazioetan. Landa Garaikideko kide sortzailea da.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.