NY-SF [NY-SF] (2006)
Olioa mihise gainean
162 × 97 cm bakoitzak (diptikoa)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 120
Mihise gainean olioz egindako pinturen bidez, New Yorken eta San Frantziskon inspiratutako eraikin batzuk erretratatu nahi ditu, guztiak giza ikuspegitik. Bi hirietako eraikinak nahasten dituzten kale irrealak birsortzen ditu, konparazio bat eginez eta auzo marjinaletako eraikuntzen bidegabekeria adieraziz.
Pintzelkada zabalak eta trazu biziak eginez, plano kontrapikatuen bidez eraikin handi hauek errepresentatzen ditu. Erabilitako gama kromatikoa nahiko monokromoa da, dekadentzian dauden urbanizazioen goibeltasuna indartuz. Bizitza alde batera utzi da, espazio huts eta bakartiak sortuz. Zeruan, diagonalean kokatutako hainbat hegazkin daude, behean gertatzen ari denarekiko axolagabetasuna adieraziz.


