Objeto de estudio [Ikerketa-objektua] (2012)
Burdinezko eskultura, laka-pintura, kotoizko papera, DM eta inprimatutako metakrilatoa
120 × 80 × 72,5 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2012.418
“Afektuak dira abiapuntua, bultzatzen nauen tokia; lanari ekiten diodanean kokatzen naizen egoera edo sentimendu fisiko bat, eta egia esan, ez da maitasuna bakarrik: beldurrak, antsietatea, larritasuna, estutasuna, errua… dena ernetzen da.” (Tresnaka webgunetik ateratako testua).
QUIERO mi montaña proiektuak “gaur egungo paisaiaren eraikuntza” lantzen du. Paisaiaren sorkuntza, autobiografia-ukituei erreferentzia eginez, tokiaren kartografiari eta kokaguneari leiala. Tokia: Pirinioak, zehazki, Pirinio Atlantikoan eta Pirinioa Garaietan. Javier Maderueloren Introducción: sobre el paisaje y su construcción, zeinetan, paisaia eta hau nola eraikitzen den moduaren kontzeptuaren aipamenetaz dihardu egiten den. Honetaz baliaturik, artista honek, mendiaren ideiaren eta paisaiaren ideiaren eraikuntza irudikatzen du prozedura desberdinekin: serigrafia -kateko erreprodukzio-medioa-, argazkia -paisaiaren parte baten tokialdatze-bitarteko gisa- eta obra honetan ikusten dugun bezala, eskultura -paisaia horren hiru dimentsioko eraikuntza modu lez-. Ondorioz, ikuspegi edo irakizun-maila desberdinek izaera multidisziplinario bat porturatzeko ideia edo kontzeptu bera adierazteko balio dute.
Amaia Gracia Azquetak eskulturatik lan egiten du, marrazkia eta irudi fotografikoa erabiliz. Bere proiektuak autobiografiatik abiatzen dira, eta problematika unibertsalak lantzen ditu ikuspegi politiko eta pertsonaletik. Prozesuaren garrantzia eta materialen hautaketa nabarmentzen dira bere lan egiteko moduan. Mendia, lurraldea, identitatea eta afektuak izan ditu lan-gai.
