oeil-de-boeuf. diacritic marks [oeil-de-boeuf. Marka diakritikoak] (2025)
Argazki-paper zatien collagea ingres paperaren gainean, pintura akriliko gorria, eta inkjet inprimaketa
70 × 50 cm bakoitza (4 un.) / 75 × 55 cm (4 un., markodunak)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2025.621.4
Artistak marrazkiekin eta argazki-zatiekin egindako collageekin lan egiten du, testua eta hitza irudiekin uztartuz. Kontrakoen dikotomia eta horiek sortzen dituzten tentsioak interesatzen zaizkio (arrazionala-irrazionala, ordena-kaosa, lineala-kurbatua, ordena-desordena, unibertsala-nonahikoa, agerikoa-estalitakoa). Lantzen duen prozesuan, irudiaren eraikuntza eta dekonstrukzioa zati bihurtzera iristen dira. Obra hauetan, eraispenen irudiekin lan egiten du, baina arreta ez du zuzentzen eraikinaren azken irudira soilik, baizik eta baita hondamenditik ondorioztatzen diren irudietara ere, batez ere honako hauei: hauts-hodeiak eta horiek sortzen duten zaborra, milaka puntutan zatitutako materia, suntsipenaren konfeti moduko bat, artistak “oeil-de-boeuf” edo ibi-begi deitzen diona; berau arkitektura barrokoaren termino bat da, baina baita, bere zentzu literalean, animaliaren begia ere.
Almudena Crespo Massieu (Madril, 1957) artistak Zuzenbidea ikasi zuen Madrilen Francoren diktaduraren azken urteetan, eta ezker muturreko politikan oso sartuta zegoen garai hartan. 80ko hamarkadaren amaieran, Londresen jarri zen bizitzen Arte Ederrak ikasteko Slade School of Fine Arts-en (University College, London). Hurrengo 16 urteak pinturan eman zituen. 90eko hamarkadaren amaieran Belgikara joan zen bizitzera eta argazkigintzan eta bideoan espezializatu zen Anderlecht Kunst Academyn. 2014an, Arte Ederretako Maisutza osatu zuen Sint Lukasen, LUCA Arte Ederren eta Diseinuaren Eskolan, Brusela – KU Lovaina.

