Aguirrezabala, Roberto

Perdido II & Lugar II (2010)

Inprimaketa
2010

 

Perdido II / Lugar II de la serie “En la niebla” [Galduta II / Lekua II, “Laino artean” sailatik] (2010)
Lambda inprimaketak Dibond gainean, bitrinan markotuak
167 × 125 cm (bakoitza)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2010.176.2

 

Dirdira klasikoko obra honek espainiar barrokoari dei egiten dio, bertan protagonista mapa bat araka  tzen duen mendizalea da, paisaiaren errepresentazioan bere ubikazioa bilatzen duen gizona dirudienez, eta bertan bere norakoa. Alboan mendi paisaia bat, lehenengo argazkiarekin ezin hobeki bat egiten. Bi argazki hauek osatzen duten diptikoan, ezkerreko pertsonaia inguratzen duen lainoa, paisaia “aurkitua” argiztatzen duen argiarengandik ezberdintzen da, Bibliako agerkunde fenomenoa argi eta garbi gogora ekarriz.

Horrela,  Roberto Aguirrezabalak une honetara ekartzen du konnotazio erlijiosoko eta espiritualeko gai bat, hauei erreferentzia zuzenik egiten ez dituen laikotasun formal baten bidez, baina ideia berdina zalantzan jartzen duena, topaketarena; aurkikuntza. Oro har ondorioztatu genezake bi irudi hauetan Aguirrezabalak orazioa orientazioagatik aldatzen duela.

“En la niebla” serieko eszenak ke eta argi artifizialen bidez eginda daude (sorgailu eramangarrietako flash elektronikoak) argazkien intensidadea areagotzen dutenak eta atmosfera ilun, zeharkaezin batez dohaintzen dituztenak, zeinetan asmoa argiaren erabilpenaren miaketa bat egitea den, bere ahalmen espresiboan arreta jarriz eta bere presentziaren garranztiaz ohartuz eszenaren barruan.

Aguirrezabalak argiaren fenomenoa errebelazio bide modura kuestionatzen du, ideia horri nagusitasun osoa emanez irudi hauek osa  tzen duten seriean. Ez da bertan bere irakurketa amaitzen, alderantziz. Proiektu hau alemaniar Erromantizismoko paisajisten poetikara atxikitzen zaiola dirudi. Nolabait, konposaketa honen aurrean, “laino itsasoaren gaineko ibiltaria” bezala, ezezagun gorena kontenplatzeko prest gaude.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.