Ready Maiden (2011)
Serigrafia zuretan kolatutako mihise gainean
60,8 x 45 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2011.197.1
Nolabaiteko teknika grafikoen eta zenbait oinarrizko adierazpen plastiko moduen artean antzinako familiartasun bat existitzen da, karrakatzea adibidez. Beran edo punta lehorraren bidezko grabatuak edo xilografiak matrizearen gainean lan egitea eskatzen dute, hutsuneak eginez. Ekintza hau berau komunetako ateetan uzten diren hainbat mezuetan aurki dezakegu, edo autobus geltokietan markatuta, edo kotxeetan marratuta. Aristide Stornellik gehienbat hirikoak diren desio eta amorruaren deskarga horretan dauka interesa, edozein azaleran trazatutako mezu anonimo batekin batera doana. Ez du ekintza bakarrik erreproduzitzen (kasu honetan, fotolitoaren gainean zuzenean), bere edukiera batzuk ere batzen ditu: gaur egungo oinarrizko mezuen erakusgai bat.

