MawatreS/ Juan Pablo Ordúñez

Sant Romà de Sau (2013)

Bideoa
2013

 

Sant Romà de Sau (2013)
Ikus-entzunezkoa
2 bideo, 3′30″ bakoitza
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2013.254.2

 

Sant Romà de Sauko proiektua eraikuntza historikoari buruzko ikerketa batetik sortu zen, sorkuntza garaikidea transmisio- eta ezagutza-metodo gisa hartzea abiapuntutzat hartuta. Herriaren ikusezintasuna, beraren existentzia lokatzez eta lohiz betetako historia batean, ia guztiz ahaztuta dagoena, beraren garapena sorkuntzatik kontatzeko beharrezkoak diren elementuen detekzio eta bilketaren bitartez jorratzen da. Arteak beraren historia beste hizkuntza batez idatzi dezakeela eta gertaeren irakurketa berriak eskain ditzakeela abiapuntuko ideiatzat hartuta, proiektuak hirigintza-berreraikuntza bat proposatzen du, memorian oinarritua -artxiboan baino gehiago-. Aldi berean, bertako bizitzaren jarraitutasuna simulatzen du, balizko errealitate historiko alternatiboak sortuz, herriaren benetako desagerpena erakusteari utzi gabe.

Horretarako, Sant Romà de Saun bizi izan ziren bi pertsonen testigantza aurkitu eta dokumentatu da. Biek herriaren planoa marraztu zuten buruz, proiektuaren ardatz nagusi bihurtzen diren hirigintza-trazatuak sortuz. Oroitzapen horietatik abiatuta, herriaren ibilbide bat garatu da, uraren gainean, elizako dorrea erreferentziatzat hartuz, eta kaleek farola piztuak izateko aukera birsortu da, izan zitzaketen bizitza eta jarduna simulatuz.

Proiektua osatzen duten bideoetako batek erakusten du nola iluntzean dozenaka farola urpean argitzen diren, lekuan gertatu zitezkeen jarduna eta bizitza simulatuz. Sant Romà de Sauko elizako gurutzea uraren mailaren gainetik altxatzen da, jasotako ukabila bezala, eta ardatz sinboliko gisa erabiltzen da antzinako bizilagunen marrazkietatik abiatutako ibilbide baterako. Bigarren bideo batek, urrunagoko ikuspuntu batetik, herri argitua iluntzean itxuraz biziberritzen den unea atzitzen du. Era horretan, beraren murgilketaren energia eta historia aitzakia poetiko bihurtzen dira herriaren jarduna eta memoria argiaren eta artearen hizkuntzaren bitartez berreskuratzeko.

Juan Pablo Orduñez / MawatreS gazte-gaztetatik grafitiaren eta post-grafitiaren munduan aritzen hasi zen artista bat da. Bere ikerketen bizkarrezur bezala, bai ekoizpenean eta bai bitartekotzan, gai hauei lotutako kezkak aurkitzen ditugu: memoria, esku-hartzea eta oroipenaren nozioa, arte garaikidea eta espazio komuna. Askotariko hizkuntza eta formatutan, beraren ekoizpenak hurbiltze-testuinguruak sortzen saiatzen dira, historiaren iraganeko kapituluak kontatzeko modu berrietara hurbiltzearen alde egiteko.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.