Satyat Nasti Paro Dharmad (2005)
Argazkilaritza. Digital C-Print inprimaketa
87,5 × 196,5 cm (markoarekin) / 83,5 × 102,5 cm (markorik gabe)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 113
“Ez dago egia bezain jasoa den erlijiorik”
(Helena Petronila Blavatsky)
Mikel Eskauriaza paisaia garaikideari eta horren oroimenari begira dago. Hiri inguruko eremu deslaiak aztertzen ditu, jadanik erabiltzen ez diren arkitekturak, haien zeregina galdu duten leku neutralak. Honako lana lau ataletan egituratuta dagoen proiektu baten parte da, 2004tik 2007ra egindako Getxoko toki baten argazki-azterketa baten bidez. Prozesu horretan, artistak osagai arkitektonikoen arteko elkarrizketa eta haien ingurumenarekiko harremana ikertu zituen. Lana hiri plangintzaren muga eta akatsei buruzko ikerketa batean ardazten zen, gizarte -kontrola eta antolamenduarentzako eramaile bilakatzeko modura begira.

