Riaño, Ana

Cuando ve lo que ha pasado (2011)

Margolana
2011

 

Cuando ve lo que ha pasado [Gertatutakoa ikusten duenean] (2011)
Olioa mihise gainean
101×199 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2011.460.1

 

Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak dira Ana Riaño artistaren gai nagusia. Bere ustez, errealitatea egunero kontsumitzen ditugun kontakizunek zeharkatzen duten eraikuntza da, kulturan eta identitatean errotutako kontakizun tradizionalenetatik hasi eta entretenimenduaren industriak eta komunikabideek egituratutako diskurtso berrietaraino. Haren lanaren abiapuntua da fikzioa dela munduarekin erlazionatzeko dugun modua, eta, beraz, gure parte dela, eta eragina duela gure ingurunearen ikuspegian eta ulermenean.

Bildumako obra De lo real a lo ficticio seriearen parte da. Bertan, pieza guztiak formatu handikoak dira eta zuri-beltzean margotuta daude, zinemako pantaila bat simulatzeko. Birsortutako eszena benetako fotograma batetik abiatzen da. Bertan, aktorearen irudiaren ordez, bere bizitzaren parte den pertsona bat agertzen da. Horrela, espazio berean geratzen dira errealitatea eta fikzioa, bizitza eta obra, baina baita egungo gaiei buruzko hausnarketa ere, hala nola egiletza, jabetza intelektuala, ikuslearen rola, kultura-produktuen kontsumoa edo testuartekotasuna.

Ana Riaño >>

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.