Silver centurión (Cerebro tostada) [Zilarrezko Zentroa (Burmuin Tostatua)] (2021)
Olioa mihisean
162 × 195 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2021.508.1
Silver centurión (Cerebro Tostada) 2021ean garatutako proiektu baten parte da. Proiektu horretan, haur-hezkuntzaren baldintzatzaileak eta hezkuntzak helduaroan duen eragina aztertu zituen artistak. Gurasoen gehiegizko babesa, sexu-esnaera, zigorra hezkuntza-tresna gisa eta antzeko gaiak lantzen ditu, marrazkiarekin hasi eta mihisean amaitzen den sorkuntza-prozesu batetik abiatuta eta estetika hausnarketa soziologiko sakon batekin uztartuta.
Irudikapen piktorikoen akaberek 90eko hamarkadako jostailuak, publizitatea eta telebista gogorarazten dizkigute, bai eta garai hartako MTV, telesailak eta filmak ere; haurtzaroko oroitzapenak ekartzen dituzte gogora eta pop kulturarekin daude elkarrizketan, belaunaldi espezifiko baten, kasu honetan millennialen, imajinario kolektibora jotzeko. Erreferentzia horiek obraren eta memoria kolektiboaren arteko zubia dira, eta, horiei esker, pintura bakoitza partekatutako imajinario kulturalekin lotzen da. Emaitza nostalgia, kritika soziala eta esplorazio estetikoa uztartzen dituen esperientzia da. Hala, pop kultura eta arte garaikidea organikoki elkartzen diren espazio batean kokatzen da artistaren praktika.
