Sin título [Izenbururik gabe] (2021)
Inkjet argazkia Hahnemühle Photo Rag kotoizko paperean inprimatua, altzairuzko markoan
120 × 100 × 3 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2021.507.1
“Nire antsietateak gainditzeko ahaleginean, hainbat hiritako kale eta espaziotan zehar ibiltzen naiz, arraildurak eta pitzaturak bilatuz, non arrotza dena, gure pertzepzio estandarretik haratago dagoena, gure erralitatean iragazten den.
Guri ez dagokigunarekin eta kapoko mundua bizi denarekin jardutea interesatzen zait, eta, horrela, ezkutukoa azaltzeko, beloa korritzea, gure beldurrak sortzen dituena edo lasaitasuna sortzen diguna argitzeko. Besteak gugan duen eragina ezagutzean, berria denaren aurrean gaudela kontura gaitezke eta gure errealitatea definitzen duten kontzeptuak geor eta zaharkituagoak bihurtzen direla. Magikoa dena errealaren kontrako zerbait bezala ikusten dugu, baina magia errealaren maila berean jar daiteke.
Espazioa igarotzea, aldi berean buru-hausgarriaren mende egotea eta hura birdefinitzeko dugun gaitasuna eskatzea da. Labirintoan bizitzea hauta dezakegu, aldi berean labirintotik ihes egiteko modua izan daitekeena.”
