Tobalina, Juan Diego

Sin título (2023)

Eskultura
2023

 

Titulurik gabe (2023)
Eskultura. Hormako pieza. Interbenitutako ispilua kartoizko kutxaren gainean eta adimen artifizialaren bidez egindako argazkia. Kartoi grisa, manipulatutako ispilua, kotoizko paperean gaineko inprimaketa.
22 x 27,5 x 3 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2023.571.2

 

Tobalinak islarekin, gorputzarekin, irudiarekin eta beraren distortsioarekin lotutako gaiak lantzen ditu, gai psikologikoekin eta bere buruaren gaineko pertzepzioarekin lotuz. Horretarako, serigrafiaz lan egiten du, berak manipulatzen dituen ispiluen gainean; helburua da euren parte islatzailearen zati bat galdu dezatela, espazio opaku bihurtzeko. Beste batzuetan, aldiz, guztiz kontrakoa egiten du: zati gardenak aukeratzen ditu isla baino ez dagoen eremuetan; era horretan, bere burua ikusten duenean, gorputza distortsionatuta agertzen da, bukatu gabe. Zenbait teknika serigrafiko eta tinta motarekin ikertu du, ikusteko nola funtzionatzen duten gainjarrita eta desenkajatuta, horren bidez bertigo sentsazioa sortzeko; eta “discharge” tintekin ere, honela funtzionatuz: tinta oihal baten gainean gehitu beharrean, gertatzen dena da kolorea kentzen dela, oihalaren jatorrizko kolorea agerian utziz, eta horrek ahalbidetzen dio loturak sortzea pertzepzioaren eta jatorriaren ideiarekin.

Zianotipia ere sarritan agertzen da bere lanean, emultsioaren funtzionamenduaz duen interesagatik, hau da, interesatzen zaio nola lortzen duen ikusezina argiaren bidez agerraraztea, zeren era horretan argi eta itzalen unibertso irreal bat sortzen baita, gainazal mota desberdinetan jasota. Laborategi-tailer analogikoak ahalbidetuko dio ildo horretatik ikertzen jarraitzea. Soinua ere garrantzi berekoa da bere obran.

Juan Diego Tobalina (Lima, 1982) ikus- eta soinu-artista da, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatetik lizentziatua (2008), karreraren lehenengo erdia Peruko Unibertsitate Katolikoan egin ondoren (2000 – 2002). Arte independenteko Bisagra proiektuaren kidea da (bisagra.org), eta baita Madrilgo Enhorabuena espazioarena ere; halaber, Limako Bilduma Kooperatiboaren partaidea da. Gaur egun Madrilen bizi da. Bere obra banakako eta taldekako hainbat erakusketatan egon da ikusgai, Latinoamerikako eta Europako herrialde batzuetan. Azkenen artean, honako hauek daude: El Garaje Espazioa (Lima, 2022), “Pasaporte para un artista” sariaren 25 urte (Lima 2022), BCRP 2022ko XII. Pintura Lehiaketa Nazionalerako aukeratutako artistak (Lima); Casa de América (Madril, 2021); 80m2 Livia Benavides Galeria (Lima, Peru, 2019 eta 2017); Salón (Madril, 2017); Medellingo Arte Modernoko Museoa (Medellin, 2016); Luis Miró Quesada Garland (Lima, 2015). Frantziaren Peruko enbaxadak antolatutako “Pasaporte para un Artista 2012” sariaren irabazlea izan da, eta, besteak beste, egonaldi hauetan parte hartu du: “Cité des Arts 2013”, Parisen, “Sommerakademie 2014 um Zentrum Paul Klee”, Bernan, eta Triangle France 2018, Marsellan.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.