Zubiauz, Imanol

Sin título (2023)

Argazkia
2023

 

Titulurik gabe (2023)
Kolorezko zazpi argazki analogiko
11,9 x 11,7 cm bakoitzak
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2023.567.7

 

Titulurik gabe AA (Adimen artifiziala) iruditik eratorritako zazpi argazki analogikoz osatuta dago. Obra ikerketa antropologikoari, identitateari eta oroimen kolektiboari lotutako proiektu batean sartuta dago. Bere konfigurazioa  baleen arrantzaren garaian -XVII. mendean- euskal herria eta islandiar herria batu zituen testuinguruarekin lotutako instalazio batzuez osatuta dago. Merkataritzan oinarrituta, bi kulturen arteko konexioak protohizkuntza baten formalizazioa bideratu zuen, pidgin izenekoa, euskararen eta islandieraren artean. Horren emaitza euskal-islandiar pidginez idatzitako glosarioak, itzulpenak eta esaldi osoak biltzen dituzten hiru eskuizkribu dira. Hizkuntza horren erabileraren partaide gisa, proiektu honek garai hartako balea-arrantzale baten oroitzapenak birsortzen ditu, aztarna sentsorialen formatuan, irudi finkoaren bitartez, eta baita ikus-entzunezko formatuan ere. Orobat, itsas txangoetan erabilitako elementuen birsorkuntza itsasontzigintzaren berezko egiturei lotutako altzari eta instalazioen bidez erakusten da. Proiektuak funtsezko oinarri artxibistikoa du, ikuspegi didaktikoz erabiltzen dena herri horien identitatea eta oroimen kolektiboaren galera islatzeko; aldi berean, baina, irudimenezkoaren eta egiazkoaren arteko muga lausotu egiten du.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.