Fiedler Gonzales-Daly, Katherinne

Sin título (2024)

Artista-liburua
2024

 

Izenbururik gabe (2024)
Artista liburua. Tinta inprimaketa paper gainean
31 × 38,5 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2024.599.1

 

Fiedlerrek metafora-iturri handi bat aurkitzen du naturaren izaera ulergaitzean eta beraren irudikapen-moduetan, eta bere praktikara eramaten ditu metafora horiek. Zeharkatzea, behatzea, biltzea eta aztertzea gorputza eta testuingurua uztartzen dituen lan-prozesu baten osagaiak dira. Artistak elementu naturalak bereganatu eta integratzen ditu bere obran, pintura, bideo, argazki eta instalazioen bidez manipulatuz eta bideratuz. Fiedlerrek bildu egiten ditu, euren jatorria kentzen zaienean hartzen duten izaera arrotza eta partikularrak erakarrita, hau da, gorputz handiago batetik erauzten direnean, gorputz horren zati izateari utzita. Euren jatorritik isolatutako elementu horiek dimentsio bizidun bat ekartzen diote gogora artistari, presentzia magnetiko eta limurtzaile bat, eta horregatik kontuz hartzen ditu eta samurtasunez biltzen ditu, haien pisua eta hauskortasuna tailerrera eramanez.

Elementu horietarako leku berri bat aurkitzeko ariketa etengabearen bitartez, elementu horiek elkartuz, giza irudiak, animaliak, landareak edo beste organismo batzuk gogora ekartzen dituzten forma hibridoak itxuratzen dira. Mugak lausotu egiten dira, eta elementuen ezaugarri fisiko, antropomorfiko eta semantikoetatik sortzen diren intersekzio berriei irekitzen diete bidea, organismoen eta ekosistemen artean dagoen interdependentziari erreferentzia eginez.

Izenbururik gabe berak egindako beste objektu eskultoriko batean inspiratzen da: Adarra eta metala. Berau sasi batez eta bi egitura metalikoz osatutako obra bat da, zeinaren okerdurak elementu bizidun bat ekartzen baitu gogora (animalia bat, edo ibai bat); oraingoan, baina, bizitasuna eta mugimendua marrazkiaren eta obra egituratzen duten paperen tolesturaren bidez islatzen dira. 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.