Blázquez, Manu

Sin título (4) (2026)

Serigrafía
2026

 

Titulurik gabea (4) (2026)
Serigrafia paper gainean
Serigrafiarako eta Arches 88 300 g/m² papererako tinta beltza
76 x 56 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2026.656.1

 

Líneas de fuerza marrazki-proiektu bat da, grabatua, serigrafia, argazkigintza eta instalazioa bezalako beste bitarteko batzuk ere baliatzen dituena; bertan, artistak “ihesak” deitzen dituen esperientzia grafiko sorta bat aztertu eta garatzen du.

Marrazki automatikoen familia bat da; artistak azken urteetan garatutako lan-prozesuaren zati handi bat zalantzan jartzen du, eta egiteko aurrez zehaztutako zirriborrorik ez duen keinuen eguneroko intimo gisa eratzen da. Manu Blázquezentzat, “indar-lerroa” hondo batetik nabarmentzen den keinua baino ez da, eta horrek ez du marrazkian edo arte bisualetan bakarrik balio, bizitzarako bererako ere bai. Keinu hori, arrotza eta berezia, ulergaitza eta erakargarria, proiektu honetan bilatzen duena da.

Manu Blázquez (Valentzia, 1978) Arte Ederretan lizentziatua da (Bolonia, 2009). Bere ikerketa artistikoak hainbat diziplina uztartzen ditu, hala nola grabatua, idazketa eta pintura; batez ere geometriaren eta aritmetikaren arteko elkarrizketara jotzen du bere obra ekoizteko, baina arreta jartzen du, halaber, puntu itsu jakin batzuetan, non ihes-uneak eta lerro automatikoen solasaldiak sumatzen diren. 2013az geroztik, bere obra bakarkako eta taldeko hainbat erakusketatan aurkeztu da, estatu mailan zein nazioartean. Azken urteetan, honako egonaldi artistiko hauetan parte hartu du: Kulturkontakt Austria (2018), Espainiako Errege Akademian, Erroman (2022) eta Casa de Velázquez-en (Frantziako Akademia Madrilen, 2022‑2023). Gaur egun, Bilbon bizi eta lan egiten du.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.