Izenbururik gabe (2015)
Akrilikoa mihise gainean
130 x 150 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2015.298.1
Alberto Alborren margolanak errealitate alternatibo eta artifizialak errepresentatzen dituzte, baina ez da kulturalki ohikoak diren kodigo eta esperientzietatik urruntzen. Egunerokotasuneko edozein esperientzia estimulu izan daiteke intuitiboki irudiak sortzen hasteko, produkzio literario edo zinematografikotik, memoria kolektiboko artxibo handira arte. Horregatik bere lana autoerreferentziala da: lanean aurkitzen ditugun objektuen asoziazioek bizipen pertsonalen arteko narraziok eratzen dituzte. Hain zuzen ere, sorkuntza proiektu honen intimitateari esker, bere artelanak ikuslearekin konektatzen du, honi nahi beste asoziazio egitera bultzatuz.
Bere konposizioa ulertzeko forman, leiho, mahai edo hormak moduko elementuak errepikatzen dituen bodegoiak moduan, bere pinturaren alderdi etengabea dira. Alborrentzako, mihise bakoitza kapitulu berri bat da, non bere erreferentzien bilduma da bere abiapuntua erdizkako egiak eta etsai ikusezinak dauden alegiak sortzeko.

