Izenbururik gabe (2004)
Olioa mihise gainean
73 x 92,5 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2004.85.1
Beatriz Sumelzoren lana pinturaren hizkuntza abstraktu eta figuratiboaren mugen artean dago. Bertan, espresionismoaren sentiberatasuna eta poesia, hipererrealismoaren indarra eta surrealismoaren arbitrariotasuna aurkitzen ditugu formen elkartzean. Sumelzok irudiarekin esperimentatzen du, iradokita geratzen den unibertso handiago baten kolorearen, argiaren eta hautatutako «enkoadraketaren» aukeretatik abiatuta. Lan honek, bereziki, ihintz-tantak harrapatzen ditu hosto berdeen gainean: naturaren une iragankor eta eder bat, zeinaren argiaren agerpena ikuskizun estetiko oso bat baita. Proposatzen duen natura zatiak zentzumenak eragiten dituen errealitate ezagun batetik abiatzen da, baina errusiar rayonismoa ere gogorarazten du abstrakzioarekin, lerroekin eta argiarekin jolastean.

