Titulurik gabea (2011)
Argazkia paper gainean eta dibond
120 x 90 cm
BA bilduma
Erregistro Zk.: 2011.194.1
Fernando Villena 2011n Adapt yourself: Extreme conditions. Extreme solutions garatu zuen bekadun bezala. Proiektua, aurretiko ikerketa-argazki batean oinarritu zen, non Arizona, Nevada, Utah, California eta Wyoming bezalako muturreko giroa duten lekuetara egokitzen zen landare-bizitza aztertu zuen, euren formak eta bizitza-zikloa baldintzatzen zutenak.
Bildumako lan hau aluminioaren gaineko argazki itsasgarri bat da, digitalki eraldatua izan dena, forma abstraktu bihurtuz. Bere ikerketa forma eta kolorean ardaztuz, irudikapen artistiko baterantz bilakatzen du, argazki eta lan piktoriko sorta batean islatzen delarik.

