S.T (2015)
Marrazkia. Papera, serigrafia eta akrilikoa
56 × 76 cm (markoarekin) / 49,5 × 69,5 cm (markorik gabe) (8 un.)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 314
Michel Foucaultek, espetxea kartzelaratzeko leku soil bat moduan ikusten irakatsi beharrean, botere modernoak hiritarren gorpu libreak diziplinatzeko errekeritu zituen kontrol instituzioen eredu bezala ikusten irakatsi zigun. Bere biopolitika teoriak menderakuntza bi alderdien harreman asimetriko bat dela azaltzen du, beti erresistentziarako leku bat gordetzen duena. Hau da, hain zuzen, Iñaki Graceneari interesatzen zaiona espetxearen unibertsoari buruz egiten duen ikerketa artistikorako: presoek egindako armak neutralizatzea ia ezinezkoa den azken iniziatibaren tarte horretatik datoz. Norberaren menpekotasuna bilatzea aldarrikatzen duten indarkeriaren instrumentu moduan sortuak izan arren, artistak konfiskatuak izan diren armak bakarrik ezagutu ditzake. Porrot egindako biolentzia pizte hauek dira dokumentatzen dituenak.

