Izenbururik gabe (2000)
Nahasketa teknika oihalean
195 x 194,5 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2000.40
Judas Arrietaren lana, era edo mugimendua hitz batean definitzea, bere obra mugatzea izango liteke bere argazkiak egiteko metodoa kontraesan arte. Neo-barroko, pop edo naif? Eldarniozkoa, ludikoa, perbertitua, hibrido edo kaotikoa bezala definitzera mugatzea, hobeto izango da. Arrietak, zirriborro marrazlea -bera horrela kontsideratzen da- nahiago du bere lana Manga art, Kung fu art edo kirol pintura bezala definitzea. Gauza bati buruz hitz egin dezakegu ziur: bere kultura asiarraren obsesioaz: manga, anime, zine japoniarra, Bushidoa, margolan txinatar tradizionala, kaligrafia, estetika komunista txinatarra eta ikono publizitarioak, inspirazio iturri moduan hartzen ditu. Ikuslea umore eta dibertsiozko hausnarketa batera eramatea asko interesatzen zaio. Horretarako ez urririk ematen produkzio-bidetan ezta materialetan ere ez, marrazkiak eta margoak nagusitu arren.
Bere ezaugarri nagusiena irudien, testuen eta kaligrafiaren gainjarpena da; keinu honek bere kezka irudikatzen du irudien eraikuntz eta kontsumoan, gehiegizko informazioan eta desinformazioan, hizkuntza analogiko eta digitalean, eta orokorrean, nola sortzen duten irudia, gaur egun bere generazioa hazi den inguruan aldaketa sozial, ekonomiko, teknologiko, kontsumo forma, ikuskizun eta plazerrean.

