Sin título (Making-of I) [Izenbururik gabe (Making-of I)] (2021)
Eskultura. Kartoi-papera, serigrafia
88 × 203 × 93 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2021.496.2
Miquel Ponceren lana pinturaren arloan ardazten da. Bere praktikak pintura hondakin gisa ulertzetik abiatzen da —marka, seinale modura—, eta horregatik agertzen dira haren lanetan hondatze eta manipulazioaren aztarnak. Zorizko faktoreak eta denboraren eragina ere presente daude bere lanean, irudien ekoizpenari eta ikusgarritasunaren krisiari buruzko gogoeta eginez, sorkuntza piktorikorako bide berriak bilatuz.
Bere lanek pintura modu taktil batean lantzea bilatzen dute, materialaren erabileraren bidez ordezkapena zalantzan jarriz. Horrela, pintura zerbait fisiko gisa ulertzen du, eta bere eraikuntza-elementu propioekin joko formala ezartzen du. Bere lanetan, irudi abstraktua bere sorkuntza-ekintzaren hondakin gisa ageri da; obraren gauzatze-prozesu ezberdinek pintura irudi hondar bihurtzen du, bai garaiari bai bere buruari buruz hitz egin nahi duena.
Bere lan berrienak sorkuntza artistikoa lantzen du sormen-prozesuetatik bertatik; jarraibideak, baldintzak eta ordezkapenarekin, artelanuarekin eta instalazioarekin lotutako forma-arazoak aztertuz.
