Reguilón, Mara

Sin título (1999)

Argazkia
1999

 

Sin título [Izenbururik gabe] (1999)
Inprimaketa digitala paper gainean
100,5 x 70,5 x 4 cm unitate bakoitza, markoan sartuta / 100,5 x 211,5 x 4 cm guztira
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 1999.2.3

 

Argazki-triptikoaren jatorria ehunezko materialarekin, batez ere, begizta-ehunarekin (Gutterman SAk emandakoa) egindako eskultura-lanetan dago. Irudiok sabaitik zintzilik dauden Cuerpo I eta II eskulturen —gehienak BilbaoArteren bekan sortuak eta burutuak— alderdi arina eta sotila jasotzen dute.

Artistaren interesetako bat, une horretan, hauskortasuna, fintasuna eta sotiltasuna erakustea zen, edertasunari zuzenean lotutako alderdiekin, baita metaketen eta errepikapenen bidez ere —ia berdina, baina ez berdina—. Bere ibilbidearen zati handi batean ikus daiteke hori.

Bere ibilbidearen zati handi batean, gertuko emakumeek lagundu zioten eskultura hauek egiten: ama Modesta; ahizpa Gracia, eta aparteko lagun bat, Avelina. Askotan, senideek eta lagunek lagundu diote obrak garatzen, bai ezagutzagatik —aita Felícito soldatzailea zen, eta haren elkarlana ere presente dago, batez ere 90eko hamarkadako lan batzuetan—, bai logistika kontuengatik. Kolaborazio horiek jasota uztea, artistarentzat, bere obretan izan duen babesa ohoratzeko modu bat da.

Mara Reguilón (Bilbo, 1966) doktorea da UPV/EHUtik, eta Londresko Chelsea School of Art and Design eskolaren master bat du. Bere praktika artistikoa Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta MECek finantzatu dute, beste batzuen artean. Beste zentro batzuen artean, erakusketak egin ditu Espainiaren Mexikoko Kultur Zentroan, RABASAFen eta Women’s Performance Art Osakan. Gainera, bere obrak presentzia izan du Bilboko FIG eta ARCO azoketan, besteak beste.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.