Izenbururik gabe (2010)
Esprai taula gainean
87 x 50 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2010.173.1
Mikeldi Perezek irudi piktorikoaren eta bere euskarri fisikoen arteko harremana ikertzen du. Horregatik, bere margolanak irudiaren aurkezpen bidimentsional eta tradizionalarekin apurtu nahi du, estruktura eskultoriko hurbilagoak bilatuz. Mikeldi berak erabiltzen dituen materialen izaeraren kezka formaletik eta bere ezaugarri berezietatik abiatzen da, eta artelanaren azken aurkezpenean nola barneratu daitezkeen ere hartzen du abiapuntutzat. Pinturari bolumena ematerakoan dauka erronka nagusia, sortutako objektu fisikoaren eta irudia beraren oreka bilatzen, ezaugarri batek bestean nagusitasuna ez izateko. Horrela, ikuslea sustatzen du objektu-koadroa era desberdinetan ikusteko, eta bere buruari ea soilik hizkuntz piktorikoaren aurrean dagoen galdetzeko.

