Pozo, Nerea

Sin título (2008)

Margolana
2008

 

Izenbururik gabe (2008)
Pintura. Olioa mihise gainean
54 x 73 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2008.144.1

 

Nerea Pozoren lanaren abiapuntua Big-Eyed Art-eko artista garaikideen lanetan emakumeek duten irudikapena da. Bere margolanen protagonista Blythe da, emakume baten irudikapenera hurbilduz joan den begi handiko panpina, bere artifizialtasun ezaugarriak galdu gabe, hiri espazio ezagunetan, etxekoetan edo eszena kezkagarrietan txertatua.

Pertsonaia horretatik abiatuta, Nerea emakumeak gizarte matxistan dituen rola eta irudi estereotipatua satirizatzen ditu, baita edertasun-parametroak, moda eta, oro har, femeninotzat jotzen denarekin lotutako guztia ere. Bere margolanek izaera ludikoa eta, itxuraz, inozentea dute, eta, egiaz, bere alegatua da ez datorrela bat emakumearen irudiak kultura-industrian izan duen tratamenduarekin eta horrek urteetan zehar gizartean izan duen oihartzunarekin.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.