Izenbururik gabe (2004)
Eskultura. Teknika mistoa foam kartoi gainean
28 × 28 × 30 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2004.86.1
Izenbururik gabe 2010ean amaitutako Paintbrush Theatre proiektua lantzeko prozesuaren zati da. Artistak BilbaoArte Fundazioan egindako egonaldia erabili zuen pinturaren, planoaren, irudiaren eta hondoaren eta hiru dimentsioen arteko loturaren inguruan esperimentatzeko; kasu honetan, esperimentazio hori arte eszenikoei zuzendutako espazio baten maketa batean islatu zen.
Fullaondo koadro bat pintatzeko desiotik abiatzen da beti, baina ekintza da proiektua zuzentzen duena, eta horrek ahalbidetzen dio sorkuntza-forma berriak garatzea, lanean jarraitzeko bide desberdinak. Collagea egitea, ebakitzea, itsastea, erauztea, marraztea, gainean pintatzea eta marrazki asko apurtzea bere sorkuntza-prozesuaren zati dira. Hori guztia interesgarria iruditzen zaion irudi bat aurkitzeko xedez. Formak eta orbanak, errepikatu eta sistematizatzen direnak eta testuinguru bat bilatzen dutenak. Bi marrazki altxatzeagatik beragatik eszenatoki bihurtzen den testuinguru bat. Eta egur edo kartoi luma gainean gorpuztu egiten diren marrazkiak, berez hedatzen den eta pintura instalaziorantz hedatzen duen espazio ludiko bat sortuz.
Usoa Fullaondo (Getxo, 1979). Artista, ikertzailea eta irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitateko Pintura Sailean 2010ean doktoratua. Fullaondok praktika artistikoarekin uztartzen du UPV/EHUko irakaskuntza-lana. Zenbait erakusketan parte hartu du, autonomia erkidegoan, estatuan eta nazioartean, hala nola Nordés, Luis Adelantado, Espacio Alexandra, Montehermoso, Okela, Bilbaoarte Fundazioa, Madrilgo Círculo de Bellas Artes edo Hasselteko Cultuurcentrum. Bekak jaso ditu Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundi eta Etxepare Institutuaren aldetik, eta sariak jaso ditu lehiaketa nazionaletan, hala no Injuve. Egonaldiak egin ditu erakunde hauetan: Villa Empain (Brusela), Banff Centre (Alberta), Senselab (Montreal), Oslo and Akhersus University College of Applied Sciences (Oslo) eta Bilbaoarte Fundazioa (Bilbo). Bere argitalpenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Sentimiento popular (2022), Atletismo Afectivo (2016) eta What can a process do? A passage from ritual to rituality artikulua, Journal for Artistic Research aldizkarian argitaratua (2019).

