Ruiz Bermúdez, José M.

Songs From the Hill. Sin título I (2024)

Eskultura. Instalazioa
2024

 

Songs from the Hill. Izenbururik gabe I (2024)
Eskaiolazko eskultura
Neurri aldakorrak: 167 x 56 x 30 cm; 154 x 20 x 24 cm; 28 x 93 x 62 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2024.579.3

 

Bere praktika artistikoak berratertzen du gorputzaren, objektuen, arkitekturaren eta soinuaren artan gertatzen den lotura edo marruskadura.  Songs from the Hill (Bird Code) artistaren bizileku den espazio baten elementu arkitektoniko batetik abiatzen da, hots, BilbaoArteren estudioaren zutabe batetik.  Buztinez modelatua, elementu horren akaberaren ehundura eta itxura hartzen ditu. Nolanahi ere, artistak beraren kurbadura aldatzen du eta eskaiolatan positibatzen du, tutu-formako espazio berriak sortuz. Espazio berri horiek, bestalde, naturaren beste bizileku eta eraikuntza batzuekin erlazionatzen dira, hala nola hegaztien habiekin edo erbinudeen eta lurpean bizi diren beste espezie batzuen bide eta habiekin. Era horretan, hutsune horiek gorputzen bizileku bihurtu daitezke, edo soinuek okupatutako leku bilakatu daitezke.

Artistak abiapuntutzat hartzen du Noel García López autoreak bere Alarmas y sirenas sonotopías de la conmoción cotidiana liburuan egiten duen gogoeta bat, hor hausnartzen baitu zer gertatzen den soinu batek isiltasunaren lasaitasuna apurtzen duenean: “orduan, espazioaren soinuak pilatu, gainjarri eta okertzen dira. Espazioak tolesten dira, eta haiekin batera haien zentzumenak, eta, bat-batean, aldi berean objektu, soinu, memoria, sentimendu eta argudio dira…”.

Abisatzea, ohartaraztea, kanporatzea, babestea, erakartzea, konkistatzea, limurtzea, borondateak makurtzea, gorputzak mugiaraztea: soinuaren berezko gaitasunak dira. Artistaren ustez, espazio horiek modu kontziente eta gogoetatsuan pentsatzen dira, giroak eta sentsazioak kontrolatzeko; baldintzatu eta konformatzen gaituzte, doktrinatu edo estimulatzen gaituzte, agerian uzten gaituzte edo harrera egiten digute.

Gure desplazatzeko moduak eta eraikinetako espazioa, materialak eta fisikotasuna ulertzeko formak badute eragina gugan. Espazioak diseinatzearen kontzientzia horrek zentzurik gabeko lekurik ez dagoela pentsarazten digu. Egitura horiek entzumena ere zeharkatzen dute.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.