Suberbia (2016)
Argazki digitala. 300 g-ko RAG paperean egindako inprimaketa, Dibond euskarrian.
33 × 50 × 8 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2016.379
Hiri hutsa, bertan ez dagoen hiria, hiriaren aldiriak eta handitasuna, jolastokia, kapital-ondoko hiria. Hiperustiapeneko apustu harroen eta berehala hazteko metodoen emaitza den hiria, espazio ideala, espazio makillatua, apaindua. Aztarna arkeologikoen eta hondakin hipermodernoen ideiarekin kontzeptualki nolabaiteko zerikusia duten formak. Heterogeneotasun materiala. Gehiegikeriazko unibertso bat, historiaren fikziozko beira-arasan presentzia izango duena.
(Itxuraz) gizakiak baliabide naturalak agortzeko beharra du, etekin ekonomiko bihurtzeko. Nola eralzionatzen da gizartea bere iraganarekin? Bere iraganetako zeinekin eralzionatzen da? Historia hura idazten duena bezain apetatsua izan daiteke… Agian, iraganeko gertaerei erreparatzeko modu bat haien benetako protagonistei erreparatzea da, hau da, erreskatatu egin diren baina museoetan erakusteko eraldatu ere egin diren aztarna arkeologikoei. Historia eta oraina, geratu nahi dutenen interesek makillatuta datoz beti, baina denboran pilatutako hondakin eta geruzetan irauten dute bizirik egia txikiek.
