Suelos, 2019
Instalazioa. Zementua, denbora eta grabitatea belakiaren gainean
3 pieza. 150 x 300 x 10 cm bakoitza
BilbaoArte Fundazioaren Bilduma
Erregistro zbk.: 2021.461.1
Milena Rossignoliren praktika materialek duten portaerari eta haien harreman sentsorialari buruzko ariketan oinarritzen da, leuntasuna, zurruntasuna, tentsioa, esekidura eta kurbaduraren dinamika esploratzen. Espazioa bidimentsionaltasunaren eta hirudimentsionaltasunaren arteko gainjartze eta igarobide jarraitu gisa lantzen du. Bere bizitza nomadaren ondorioz, munduko neurriak ikerketa-lanetan erlatiboak eta aldaketa etengabearen menpe ageri dira. Elastikoak. Espazioa pertzepzio indibidual konposatu baten menpe dago: begirada, gorputz-masa, ikusmena, entzumen-zentzua, usaimena eta baita aldartea ere. Milenak aitormen eta definizio sistema konplexu eta dardaratia sortzen du, eta honek analisi eta ikuspegi berri bat eskatzen du beti. Bere arreta-ardatzaren erdigunean hutsa dago, absentzian eta espazio librean jartzen baitu azpimarra, eta hau egitura batek, arkitekturak bezala, biltzen duelako. Eraikuntzaren geometria da bere lanaren norabide-puntuak zehazten dituen balio egiturazkoa, eta hori da errealitatea ulertzeko, itzultzeko eta berrantolatzeko gakoa.
Milena Rossignoli (Quito, Ekuador, 1990) Boloniako Arte Ederretako Akademiako Arte Bisualen Diseinu eta Ikerketa Sailean ikasi zuen (2012-2016), Berlingo Weisensse Kunstshule-ko Pintura Sailean (2015) eta Bartzelonako Escola Massana d’Art i Disseny-ko Eskultura Sailean (2014). Erakusketa indibidualak egin ditu, besteak beste, White Noise Gallery-n, Erroman (2019); AnaMas Project-en, Bartzelonan (2019); La Escocesa-n, Bartzelonan (2017); Localedue-n, Bolonian (2016); eta Autofocus Spazio Vanni-n, Torinon (2016). Erromako Espainiako Errege Akademiak (2018) eta BilbaoArte Fundazioak (2019) beka eman dizkiote. Halaber, La Infinita espazio kulturalean (Bartzelona, 2019) egoiliar artistaren bekaduna izan da, eta Ping Pong proiektuan artistatzat hartu dute Sala Mendoza Fundazioarentzat (Venezuela, 2020).