Surfaces (2014)
Argazki analogikoa RAG paper gainean
103 x 69 cm (markoarekin) / 99 x 64,7 cm (markorik gabe)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2014.291-1.1
Surfaces: harrien azal isilak, denboraren eraginpean jarrita. Memoria historikoa eta politikoa daukaten blokeak. Erauzitako harria, naturalki eroria.
Bolumena, itxura, ñabarduren aberastasuna behatu daitezke. Haiengan eta haiekin, hausturak ikusten dira, erortzearen ondorioz antolatzen dituzten zatien orografia. Konposaketa da ia koreografia eginda. Eta bertan, azal horietan inskribatutako elementu bakoitzak istorio bat askatzen eta ekartzen du.
Marie Sommeren proiektuak aztarnak bilatzeko bidaia bat marrazten du. Belchiteko hondakinetik inguratzen dituzten Kantauriko kobazulo eta haien aintzineko aztarnetaraino ibilbidea. Ibilbide hau hedatzen da Madrilgo Museo Geominerotik Aragoi eta Asturiasko paisaietaraino, Markinako euskal harrobietan bereziki, baita Hiroshima birjaio eta berrasmatutaren Japonian ere. Japonia hartan, apokalipsi atomikoak bere auhena eta mehatxua jaurtitzen ditu.

