Irijalba, Carlos

Switch Off All Devices (2008)

Argazkia
2008

 

Switch off all devices [Gailu guztiak itzali] (2008)
Argazki-teknika mistoa
65,5 x 99 cm, markoan sartuta
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2008.141.1

 

Switch off all devices lanean, Carlos Irijalba kontzertu zein estadioetan erabili ohi diren argiztapen artifizialerako gailuetaz baliatzen da, eszenografikoa errepresentatzeko moduak zalantzan jartzen dituen argazki segida bat sortzeko.

Argia ikuslearen begirada erakartzeko erabiltzen da ikuskizunetako alor guztietan. Hala gertatzen da zineman, adibidez, non argazkigintza eta postprodukzioa funtsezkoak diren filmen eszenen berreraikitzean. Horri erantzuteko, egoera horri buelta ematea erabakitzen du artistak, “analogiko” deitu genezakeen prozesu bat ezarrita: baso erabat ilun baten eremuak argiztatzen ditu, gure begirada halabeharrez elementu naturaletara bideratuta (kasu honetan, lur zatitxo bat), normalean nabari ez ditugunak, presentzia ematen die, eta modu horretan, prozesu artistikoari errealitatea aldatzeko ahalmena ematen dio, paisaia bat berrirakurtzeko ahalmena, eszenaratze hori gabe modu oso ezberdin batean ulertuko zena.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.