Tánger Tejer Tánger Tejer – Karrantza (2025-26)
Ehun-instalazioa / Tapiz eskultorikoa
Eskuzko ehuna, lizo altuko ehungailua, grabatua eta laser bidezko erretzea artile gainean, eta ehun-instalazioa ardi-artile karrantzarrarekin (Mutur Beltz)
209 x 190 x 60 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2026.662.1
Tejer memorias entre Tánger y Karrantza familiako memoria, memoria historikoa eta ehungintzako praktika uztartzen dituen proiektua da, Tanger-en jaio edo hazi ziren senideei egindako elkarrizketetatik abiatuta; hiri horretan aurkitu baitzuen babesa artistaren familiaren zati batek frankismo garaian. Lana bere gurasoen —Tanger-en jaioak— eta bere alaba Lurren —Karrantzan jaioa— arteko hari gisa sortzen da, kontakizun intimoak, lekualdatzeak eta erresistentzia-moduak lotuz.
Ikerketa tapizetan, ehun-piezetan eta Karrantza haraneko artilearekin egindako artista-liburu batean hedatzen da. Familiako artxiboko irudien, ehunean aplikatutako teknika esperimentalen eta erakusketa-egituren bidez, artilea memoria gorde eta transmititzeko gai den materia gisa agertzen da.
Proiektu honek Mutur Beltzekin ere elkarrizketan dihardu, Joseba Edesarekin batera bultzatutako ekimenarekin; bertan, karrantzar ardiaren artilearekin lan egiten dute, ez soilik material gisa, baizik eta lurraldearekin, zaintzekin eta landa-ekonomiekin harremanak sortzeko modu gisa. Kultura‑kudeaketatik, landa-inguruneko sorkuntza gisa ulertuta, bere praktikak historikoki baztertutako lehengai bat sorkuntza garaikiderako material bihurtzea lortu du, abeltzaintza estentsiboa balioan jarriz eta lehen sektorearentzako ordainketa bidezkoa sustatuz.
Laurita Siles (Marbella, 1981) Karrantza eta Algortako Portu Zaharra (Bizkaia) artean bizi eta lan egiten du. UPV/EHUn cum laude doktore titulua lortu zuen (2017), eta haren ibilbideak Europako Batzordearen ARIA Saria (2025), Artisautzako Ekintzailetzaren Sari Nazionala (2024) eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarlan Saria (2024) jaso ditu, besteak beste.
