The Wraiter is Out of Joint (2024)
Artista-liburua
Teknika mistoa
20 x 13 x 2 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2024.593.1
Bere proposamenak alderdi teknologikoaren eta alderdi sozialaren artean daude, eta performancetan eta ikus-entzunezko instalaziotan materializatzen dira. Bere lanak egoerak sortu nahi ditu, normalean teknologiarekin edo honi eusten dioten hizkuntzekin lotuta; gizabanakoaren mugei eta identitatea oraingo gizartean eraikitzeko moduari begirada kritiko bat zuzenduz.
Beste arazo sozial batzuen artean, Lomasek klima-krisiari heltzen dio eta IPCCren txostenak aztertzen ditu (klima-aldaketaren aditu taldearen txostena).
Artista-libururako, Lomasek txosten horiei edukia ematen dieten hitz batzuk atera ditu, eskaiolan materializatu ditu, eta gero birrindu egin ditu eta zigilatuta utzi ditu orrialde beltzak dituen liburu baten barruan -liburua hutsean ontziratuta dago, lakrez zigilatuta-. Emaitzaren jatorria performance bat da, hots, Roberto García Barrena artistarekin batera 2024ko ekainaren 21ean BilbaoArteren Uribitarte40 Aretoan egindako peformance bat.
Zigilatzearen ondorioz, barneko edukia kapsulatuta dago eta eskuraezina da, eta horren atzean dagoen asmoa da IPCCren txostenetan formulatzen diren ekintza-bideen eta horiek ez abiatzearen edo ezer ez egitearen artean dagoen distantzia erakustea. Azken batean, Lomasek agerian uzten du hitz horiek ahaztuta geratzen direla, lurperatuta eta baztertuta, etengabeko hazkundearen sistemaren bilakaeran eta Lur planetaren etorkizun beltzean.

