Padilla, Sara

Transición a turbulencia (2021)

Instalazioa
2021

 

Transición a turbulencia [Turbulentziara Trantsizioa] (2021)
Ikus-entzunezko instalazioa. Super 8 film digitalizatua proiektatzea, CRT telebistan bideo bat, ispilu, lore lehorrak eta argi gorri garatzailea
11′
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2021.512

 

Artista zenbakizko momentu gorenean kokatzen da kantitateari eta abiadurari dagokionez, baina hegazkin distiratsu horrek gabezia bat uzten du lorratz moduan: azeleratuz sentsazioa galtzen da. Bere lana denboraz, hizkuntzaz eta kontraesanez zipriztintzen da, bi errealitate oso ezberdinen artean tenkatuta egotean gorpuzten den paradoxaz kutsatzen da: bizitzaren birtualizazio bizkorra eta gorputz fisiko eta sentikor izaten jarraitzea, denbora emozional eta ikasteko denbora motelagoak behar dituztenak.

Transición a turbulencia egoera-aldaketa bat da, hodeien eta basoaren denboran barneratzen hastea. Idatzitakoak, filmatutakoak eta bizitakoak talka egiten dute bertan. Hitzekin jolasten du (oroitarazi eta esperientzia sortzen dute) eta denbora atzemateko ezintasunarekin, baita bertan igeri egiteko premiarekin ere. Erdi ur izanez gero, jakituriaren leku ahazturen batean eduki behar da elikatzeko, hazteko, olatuak sortzeko, bideko harkaitzera moldatzeko, sufritu gabe erortzeko gaitasuna.

Bere egonaldian, Sara Padilla kameratik eta hitzetik aritu da esperientzia lantzen. Baliabide analogikoaren bidez, defendatzen dituen denbora lasaietatik hitz egiten du irudiarekin, eta, sortzen dituen instalazioetan, garrantzitsua da harreraren esperientzia. Arteak bizitza ulertzeko eta mugak gurutzatzeko modu berriak eman ditzakeela uste du, baina buruaren eta gorputzaren artean eraiki diren hormak eraitsi behar direla. Hori nola egin galdetzen dio bere buruari, orain munduaren bertsio arrazionalak esperientzia ordezten duela dirudienean.

Bere aurreko lanak argazkilaritza analogikoa eta zinema esperimentala ditu oinarri, baina Transición a turbulencia [Turbulentziara Trantsizioa] lanean beste mintzaira batzuekin esperimentatzea erabaki du, eta lehen aldiz bere ahotsa eta eguneroko pertsonala erabiltzea, alegia, hitza obrarako material moduan erabiltzea. Halaber, esperimentatu egin du, teknikak nahasteko eta horiek zerk bereizten dituen eta zerk lausotzen dituen ikasteko asmoarekin: ikus-entzunezko pieza bat prestatu du, benetan 100 aldiz baino gehiagotan serigrafiatutako argazki analogikoa diren fotogramen bidez. Mugimendua serigrafia batetik bestera dauden aldaketa sotilek sortzen dute. Pieza honek, beraz, bere ibilbideko puntu bat erakusten du: ateak ireki dizkio aldaketari, beste arte-adierazpen batzuk sortzeko prozesuari.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.