Veiling layer [Estaldura geruza] (2011)
Xilografia
50 x 70 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2011.209.1
Oso ezberdinak diren bi teknika elkartzen dira irudi honen erreprodukzioan. Inprimatze digital baten gainean, Jelena Sredanovic estanpazio xilografikoaren bidez ia zeharrargiak diren tintageruzadun multzo bat eransten joan da. Geruza hauek oso arina den gainezarpen efektu bat sortzen dute, amaierako irudiari ñabardura eta sakontasuna ematen diotelarik. Tentsio zorrotz bat ezartzen da (formala zein prozedurazkoa) oinarrian dagoen inprimaketa digitalaren bereizmen zehatzaren eta geruza xilografikoen berotasun lausotuaren artean, non baita egurraren zainak ere nabari daitezkeen. Honela, gaiak garrantzia galtzen du eta piezaren ezaugarri estrukturalak dira lehen planoan agertzen direnak.
