Revuelta, Mabi

Vuelo rasante y peligroso I y II (2004)

Argazkia
2004

Lur-arraseko hegaldi arriskutsua I eta II (2004)
Argazkia.
29,5 x 30,8 cm (u/b)
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2004.94.2

 

2002/ABUZTUA/02 Costa Ricako Tortugueroko Parke Nazionalera bidean doan hegazkin txiki batetik argazki batzuk atera dizkiot aparatuari, ezohiko ekaitz-kumulu batzuen gainean dagoela.

2001/IRAILA/02 Bidaiari buruzko artxibo bat hasi dut eta Memoria Aeronautikoak izena eman diot. Nire sailkapen berezia dokumentalaren generora hurbiltzen da, eta, bertan, gertaera jakin batzuk islatu nahi ditut, ikuspegi autobiografikotik erreparatuta. Kasu honetan, New Yorkeko La Guardia aireportuan lur hartzen ari diren abioiak agertzen dira, irailak 11 ospetsua baino egun batzuk lehenago.

2001/UZTAILA/02 Argazki-saio baten atsedenaldian gaude eta Mikel Eskauriazak argazki bat atera dit Maspeth Holders-en parean. Dama-jokorako taula gorri eta zuri bat bailiran, biltegi hauek berehala ezagutu daitezke Brooklyneko zeruertz zatituan. Zaharkituta gelditu direnez, KeySpan Energy Corporation delakoak inplosio bidez suntsitu nahi ditu, auzokideek horiek kontserbatu eta berrerabiltzeko asmoz egin dituzten protestei kasurik egin gabe.

2012/APIRILA/02 Hegazkinak, etxeko teilatuko ikuspegia eta desarmatze-fasean dauden tankeen erregistroa (ikuslearentzat) gertaera isolatuen batura izan daitezkeela konturatu naiz. Hala ere, niretzat 2001 eta 2002ko uden bitartean bizitako gertaera guztietatik harridura gutxien sortu zituztenak jasotzen dituzte.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.