Y no, no agradezco tener dos alas en la pelvis (Eta ez, neuk ez dut eskertzen pelbisean bi hego izatea) (2013)
Mistoa mihise gainean
130 x 195 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2013.236.1
Ianire Sagastik hizkuntza piktoriko eta poetikoa bat bezala ulertzen ditu bere sortze-prozesuak. Biak elkar elikatzen dira, alde batetik irudiak hitzetik sortzen dira, eta beste aldetik, hitza iruditik, koloretatik eta pintzeladetatik. Interesatzen zaizkion gaien artean giza egoera eta oroimena daude. Bere margolanak ez dute bilatzen bere bertsoak irudikatzea, horren beharrean, hauek osatzea eta irudi literarioei gorpuztasuna ematea bilatzen dute. Horrela margolana eta hitza sentsazio, motibazio eta antsietate berak irudikatzen dituzten bi alderdi desberdinetan bilakatzen dira.
BilbaoArteko egonaldian, artistak deritzon bezala, margo errebeldea edo punk estetikarekin erlazionatuta dagoen lana egin zuen. Bere pieza Yo no agradezco tener dos alas en la pelvis egiteko kolore aseak, eta bere bertsoetan errepikatzen diren esaldiak eta sinboloak erabiltzen ditu: pelbisa eta hegoak.

