Antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, bertan behera geratuko da Miren Doizen liburuaren aurkezpena.
Artista nafarraren erakusketari buruzko «Algunas posibilidades (a partir de basura y simulacro )» liburua URIBITARTE aretoan egongo da eskuragarri maiatzaren 21etik aurrera.
Erakusketaren kariaz, BilbaoArtek artistaren monografia bat argitaratuko du, Elena Sanzek diseinatua; bertan, aretoan egindako site specific-eko irudiak konbinatzen ditu materialak eta eskuz idatzitako oharrak erakusten dituzten orrialdeekin, BilbaoArteko egonaldiaren eta URIBITARTE40ko erakusketaren artean egindako prozesu osoa jasoz.
Hori guztia Emma Brasók idatzitako testu batez osatuko da -berau Artearen historiagile eta komisarioa da, eta Mirenekin lan egin du aurretik-.
Liburu hau dohainik egongo da eskuragarri, maiatzaren 21etik aurrera. 19:00etan.
Aukera batzuk (zabor eta simulakrotik abiatuta) obraren abiapuntua 2024. eta 2025. urteen artean Bilbon egindako egonalditik eratorritako obrak dira; izan ere, obra horietako abiapuntua artista prekario gisa zituen kezka pertsonalak ziren, munduan gertatzen denari dagokionez, ikuspuntu politiko, sozial eta ekologikotik begiratuta. Era horretan, kalean aurkitutako eta berreskuratutako materialaz baliatuz (Objet trouvé), gai hauek ditu hizpide: etxebizitzaren inguruko espekulazioa, erreformak, etxegabetzeak eta hondakinen sorrera, eta baita simulazioa eta gure ingurunean dugun inpaktua ere.
