Egoitza-deialdia Moving Artists Bizkaia Kurdistán 2023

BilbaoArtek Moving Artists elkartearekin lankidetzan dihardu aurten ere Bizkaia-Kurdistan 2023 egoitza artistikoen deialdian.

Bizkaiko foru lurraldean bizi diren edo Bizkaian jaio diren egileentzat da deialdia, eta BilbaoArten bekadunak izan diren artistentzat ere zabalik dago. Aukeratutako artistak Suleimaniyah hirian biziko dira bi hilabetez, Irakeko Kurdistanen, eta bertako beste artista batzuekin partekatuko dute estudioa garai bateko Tabako Fabrikan (gaur egun Karge Kultur kultur zentroa).

Bi hilabete horietan, BilbaoArte Fundazioak Irakeko Kurdistango bi astista hartuko ditu bere instalazioetan.

Bizkaiko eta Irakeko Kurdistanen arteko egoitza artistikoen proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko BilbaoArte ekoizpen artistikoaren zentroaren laguntzarekin gauzatzen da, baita Sulyon ere, Sulaimaniyah tabako-fabrika zaharraren ekoizpen-zentroa.

Moving Artists asoziazio-proiektu bat da, eta haren helburua da praktika artistikoa bermatzea egoera txarretan eta mugikortasun murriztuko baldintzetan. Lankidetzaren eta egoitza-programaren bidez, artistei ezagutza eta esperientzia soziopolitikoak sortzeko, ekoizteko, ikertzeko eta eskuratzeko aukera ematen diegu, beste pertsona eta testuinguru batzuekin hitz eginez. Elkarrizketa kritikoak eta solaskidetza bultzatu nahi ditugu, artistei laguntza logistikoa, kontzeptuala eta finantzarioa emanez, kontzeptualizazioan eta artelan berrien balizko ekoizpenean aurrera egiteko. Egoitzek gehienez ere bi hilabete iraungo dute, eta horietan lanerako espazioak, ostatua eta zuzkidura ekonomikoa emango dira

Edozein zalantza edo kontsultarako: hello@movingartists.org