Izen-ematea urriaren 23ra arte
Ikastaro praktiko honek MediaLab BilbaoArten eskuragarri dauden diseinu eta fabrikazio digitaleko tresna nagusien ibilbidea proposatzen du. 3D objektuak sortu, digitalizatu eta editatu ondoren, fitxategiak prestatzeari eta 3D inprimaketaren, laser ebaketaren eta grabatuaren eta CNC mekanizazioaren bidez objektu fisiko bihurtzeari ekingo zaie.
Irakaslea: Jon Bilbao — MediaLab tailerreko maisua. Fabrikazio digitaleko, 3D modelatu eta eskaneatzeko, 3D inprimaketako, laser ebaketa eta grabaketako eta CNC mekanizazioko espezialista.
2026ko azaroaren 2, 3, 4 eta 5ean.
Ikastaroak ibilbide praktiko bat proposatzen du diseinu eta fabrikazio digitaleko tresna nagusietan zehar, objektu baten sorkuntza edo digitalizaziotik hasi eta produkzio fisikoraino. Eskaneatzearen eta 3D modelatzearen bidez geometria sortzeko eta editatzeko hainbat modu jorratuko dira, baita fitxategiak ondoren fabrikatzeko behar bezala prestatzeko oinarrizko irizpideak ere.
Eredu horietatik abiatuta, MediaLaben eskuragarri dauden teknologia nagusiak sartuko dira: 3D inprimaketa, laser ebaketa eta grabaketa eta CNC mekanizazioa, funtzionamendu-printzipioak, materialak, aukerak eta mugak ezagututa.
Azalpen, erakustaldi eta ariketa praktikoen bidez, ikastaroak prozesuaren ikuspegi orokorra eskaintzea eta proiektu bakoitzerako tresna egokienak aukeratzea du helburu. Artistek, diseinatzaileek, sortzaileek eta teknologia horiek beren lan-prozesuetan txertatzeko interesa duten pertsonek erabili ahal izango dute. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik.
FITXA TEKNIKOA
Izenburua: Diseinu eta fabrikazio digitala. Objektu digitaletik objektu fisikora
Irakaslea: Jon Bilbao — MediaLab tailerreko maisua. Fabrikazio digitaleko, 3D modelatu eta eskaneatzeko, 3D inprimaketako, laser ebaketa eta grabaketako eta CNC mekanizazioko espezialista.
Lekua: MediaLab, BilbaoArte
Datak: azaroak 2, 3, 4 eta 5
Orduegia: 16:00–20:00
Iraupena: 16 ordu
Norentzat: artistak, diseinatzaileak, sortzaileak eta beren sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuetan tresna digitalak txertatzeko interesa duten pertsonak. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik.
Izena emateko modua: inskripzio-fitxa + motibazio-gutuna bilbaoarte@bilbao.eus helbidean. Gaia: diseinua eta fabrikazio digitala. Objektu digitaletik objektu fisikora
Izena emateko epea: 2026ko urriaren 23ra arte, ostirala.
Plazak: 12 pertsona
Prezioa: 100 €(tarifa orokorra) – 50 €(tarifa murriztua BilbaoArteko artista eta erabiltzaileentzat)
