2021eko martxoaren 5etik eta maiatzera arte Horcasitas Jauregiak (Balmaseda) Lerrotik buztinera: zeramika-erakusketa izango du Bapore Atelierren bitartekaritzari esker.
Lerrotik buztinera: zeramika-erakusketa da 2021eko lehen urteko proiektua. Instalazio artistiko eta ekitaldi pedagogiko multzo bat da; lau artista gonbidatuk egingo duten prozesu sortzailea bistaratuko du, eta prozesu horretan murgiltzeko aukera emango dio ikusleari. Hauek dira gure lau artistak: Fernando Renes, Victoria Maldonado, Raisa Álava eta Enkarterrietako artisten ordezkari gisa, Sonia Castán. Horiez gain, Miren Barrena ere izango dugu, HASZI programan lehenengo hautatua, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin.
Irudiak osatzen dituzten lerroen bidez gorputz bat artikulatuko da, eta kronika baten barneko figura gisa aurkeztuko zaigu gorputz hori. Literarioa eta poetikoa, erreala eta fikziozkoa denaren artean, artista bakoitzaren ikuspegi propiotik disfrutatu ahal izango dugu irudiak eta zeramika oinarri dituzten hainbat narratibaz. Gure egunerokotasunaren narrazioetara hurbilduko gaituzte horrela.
Ikatz-ziria eta buztina erabiliz, zibilizazio askoren une historikoak erakutsi dituzten diziplina artistikoez ari gara. Arte garaikidearen proposamen hauek Balmasedako Horcasitas Jauregirako berariaz diseinatu dira eta gaur elkarrizketan jardungo dute hiribilduko gertakariekin.
Hala, attrezzoan eta figuranteetan oinarrituta, gure une historikoaren aztarna utziko dute.