«Enbalajeak eta kontserbazioa». BilbaoArte Ikastaroak 2024

2024ko ekainean, Bilbao Artek ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du eskultura-tailerrean, «Enbalajeak eta kontserbazioa» izenburupean, zentroko artista bekadunei zuzenduta. Bai teorian, bai praktikan, kontserbazioari, materialei eta enbalaje-teknikei buruzko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, eta, horrela, beren piezak sortuko dituzte, obrak babesteko, bai biltegiratzeko, bai garraiatzeko. Atal teoriko eta informatiboena Zezilia Orbe zaharberritzaileak zuzenduko du, eta teknikoena eta eraikitzaileena Mario Paniego eskultura-tailerreko maisuak.

LANDU BEHARREKO GAIAK

  • Kontserbazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak
  • Kontserbatzeko eta enbalatzeko oinarrizko materialak
  • Enbalatzeko teknikak
  • Enbalajeak sortzea obra propio baterako

NORI ZUZENDUTA DAGO?

2024an beka jaso zuten artistei. Doako ikastaro honek parte-hartzaileei beren obraren kontserbazioari buruzko oinarrizko ezagutzak emateko asmoa du. Baita enbalajeak eraikitzeko materialak eta teknikak ere, garraiatzeko eta biltegiratzeko.

IKASTAROAREN INFORMAZIOA

Iraupena: 12 ordu
Datak: ekainak 3, 4, 6 eta 7
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
Kostua: doan (2024ko bekadunentzat bakarrik).

Izen-emateak: maiatzaren 17ra arte. Eskaera BilbaoArte Fundazioari egingo zaio, helbide elektroniko honetan: bilbaoarte@bilbao.eus