Erakusketa: ‘Aukera batzuk’ (zabor eta simulakrotik abiatuta)’ Miren Doiz

Bere obra piktorikotasunetik abiatzen da, gero horren mugetatik harago joateko, espaziotik hedatuz eta gertaera eta ikuslea txertatuz. Bere praktika artistiko propioa etengabe kuestionatuz, azken aldi honetan praktika eskultorikora hurbilduz, jarrera kritiko batez gure garaian merkantziekin/materialekin egiten den ekoizpen/suntsipen etengabearen aurrean. Artistak kalean aurkitutako eta berreskuratutako materialetik abiatuta lan egiten du. Material horrek oraingo gizartean gertatzen denari buruz hitz egiten digu, ikuspuntu politiko, sozial eta ekologikotik, hala nola etxebizitzaren inguruko espekulazioa eta diruzalekeria, etengabeko etxegabetzeak eta erreformak, hondakinen sorrera edo artistaren estatusa.

Unibertsitatean zegoenean, mihisea deseraikitzen hasi zen, pintura espazioan hedatzeko xedez. Bere bokazio piktorikotik abiatuta, pinturaren modu tradizionalak iraultzen saiatzen da, haren bidimentsionaltasuna gainditzea proposatuz, proposamen eskultorikoetara bideratuz. Bere jarduteko modu arrunta aldatuz, pintatzeko ikasi duen forma aldatuz. Pintura material bezala baztertuz, eta, kasu batzuetan, obra piktorikoak ekarriz, baina pintura erabili gabe, keinua eta pintzelkada ere ahaztuz. Beste batzuetan, pintura espazioaren gainean agertzen da zuzenean, pintura hedatuaren nozioa gogora ekarriz, kanpotik izan beharrean barnetik sentitzera gonbidatuz. Azken batean, pinturan bizitzea.

Zaborretik berreskuratutako elementuen erabilerak, elementu horiek formak garbitzearen edo sinplifikatzearen bidez landuz, birziklapen-prozesua ekartzen du gogora, ingurumen-arazoak eta alderdi ekologikoek sortutako kezka mahaigaineratuz. Pintura lehorraren eta ontzi gastatuen erabilerak ekonomia zirkular hori ekartzen du gogora, eta, artistak berak esan duen bezala, ‘daukadanarekin eta naizenarekin lantzea’ ekartzen du gogora, edo ‘neureaz arduratzea’. Artelan bihurtzen diren beira baztertuak, erraz eskuratzen diren material prekario edo pobreak, proiektuen garapenerako abiapuntu gisa erabiltzen direnak, eta baita euren funtzionaltasuna bizitza berri baten alde aldatzen duten elementu aurkituak ere.

Aukera batzuk (zabor eta simulakrotik abiatuta) obraren abiapuntua 2024. eta 2025. urteen artean Bilbon egindako egonalditik eratorritako obrak dira; izan ere, obra horietako abiapuntua artista prekario gisa zituen kezka pertsonalak ziren, munduan gertatzen denari dagokionez, ikuspuntu politiko, sozial eta ekologikotik begiratuta. Era horretan, kalean aurkitutako eta berreskuratutako materialaz baliatuz (Objet trouvé), gai hauek ditu hizpide: etxebizitzaren inguruko espekulazioa, erreformak, etxegabetzeak eta hondakinen sorrera, eta baita simulazioa eta gure ingurunean dugun inpaktua ere.

ERAKUSKETA

Izenburua: ‘Aukera batzuk’ (zabor eta simulakrotik abiatuta)’
Artista: Miren Doiz (Iruñea, 1980)
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte pasalekua, 40. 48009 Bilbao).
Datak: Apirilaren 17tik maiatzaren 31ra
Inaugurazio-programa:
Bisita gidatua artistarekin. Apirilak 17, ostirala, 18:00etan
naugurazio-programa. Apirilak 17, ostirala, 19:00 – 21:00

Aretoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita.

 

Miren Doiz
Iruñea, 1980
Madrilen bizi da eta bertan lan egiten du
Artista egoiliarra BilbaoArten 2024-5ean

Iruñeko Arte eta Ofizioen Eskolatik pasatu ondoren, Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2003. urtean. Horren ostean, bere ikasketak zabaldu zituen Bartzelonako Escola Massana d’Art i Dissenyn.

Jaso dituen sarien artean, azpimarratzekoak dira Iruñeko Artista Gazteak, 2003an, Nafarroako Artista Gazteen Topaketak, 2005ean, Estampa DKV Saria, 2015an, edo Pollock – Krasner Fundazioaren laguntza, 2014/2015ean.

Egin dituen erakusketa kolektibo ugarien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Art Stuacions, Vicente Todolí, María de Corral, Lorena Mtez de Corral eta Ilaria Giannik komisariatua, Genoako Villa Crocen, Erromako MACROn eta Matadero Madriden. 8 cuestiones especialmente extraordinarias, Virginia Torrentek Tabacalera Madriden komisariatua, 2014an. Antes de irse. Ideas sobre la pintura, David Barriok MAC Unión Fenosan komisariatua, edo A vueltas con la maldita pintura!! Una propuesta de Juan Ugalde, 2011an, MUICOn, Un disparo de advertencia, Ángel Calvo Ulloak komisariatua, eta En la cuerda floja, Pablo Flóezek Heinrich Ehrdhart galerian 2009an komisariatua. Bi banakako erakusketa egin ditu, Moisés Pérez de Albéniz galerian. Bere obra ikusgai egon da Berlin, Mexiko D.F., Sao Paulo, Bogota eta Erroman, besteak beste, eta badu presentzia erakunde hauen bilduman: Coca-Cola Fundazioa, Madrilgo Erkidegoaren Arte Garaikidearen Bilduma, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma, Museo Colecciones ICO Bilduma edo DKV Bilduma.

 

EGITARAU PUBLIKOAK

INAUGURAZIO-PROGRAMA

Bisita gidatua artistarekin

Data: Ostirala, apirilak 17
Ordua: 18:00
Sarrera doan

Inaugurazioa

Data: Ostirala, apirilak 17
Ordua: 19:00.
Sarrera doan

 

BISITA GIDATUAK

Bisita gidatua, adi berean LSEn (gaztelaniazko zeinu-hizkuntza) eta ahoz

Asteazkena, apirilak 22 (eusk.), 19:00
Asteazkena, apirilak 29 (gazt.), 19:00

Sarrera doan.

PERFORMANCEA

Itsaso Iribarren & Germán de la Riva

Osteguna, maiatzak 14, 19:00
Sarrera doan.

ELKARRIZKETA / LIBURUAREN AURKEZPENA

Parte-hartzaileak: Miren Doiz, artista, eta Emma Brasó, artearen historiagilea eta komisarioa

Osteguna, maiatzak 21, 19:00
Sarrera doan.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.