Erakusketaren inaugurazioa: LEO BURGE «Ipar-hegora»

2026eko martxoaen 20an, ostirala, 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 aretoak Leo Burge artistaren «Ipar-Hegora» erakusketa inauguratuko du. Burge, beka jaso zuen BilbaoArten 2024-25ean.

Inaugurazio programaren barruan, martoxaren 20an, ostirala, 18:00ean, artistak doako bisita gidatua eskainiko du,

Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.

Sarrera doain. 

ERAKUSKETA

Ipar-hegora erakusketa ibilbide gisa aurkezten da, lanaren hainbat alderdi elkarrizketan jarriz: marrazkiak, erliebeak, erakusketarien prototipoak eta prozesu-zatiak. Estudioan makila mekanizatuen erabilera ugaritzen du, eta horien bidez sekuentzia mota desberdinak konformatzen dira. Elkargune eta amaiera hauskorrak, batzuetan, eraikuntza-printzipio gisa erabiltzen dira, eta berez desberdina denaren bidez egituratu daitezke obrak. Modu egituratu baten eta hura osatzen duen errore-marjinaren arteko joko hori konstante bat da piezetan.

Artistaren azken aldiko ibilbidean funtsezkoak izan diren zenbait lanez gain, ekoizpen berriak aurkezten dira, batez ere eskala txikiagoko entseguetatik abiatuta garatutako horma-marrazki batzuk. Marrazketaren eta bere eszenaratzearen bidez, artista honen psikerako irekitasun batzuk antzeman daitezke, abstrakzioak artean duen nagusitasunari hain dagozkion erreferenteekin, baita beste mundu batzuei ere. Lan batzuk, agian ez hain ustekabean, rock, surf eta haz-lo-tu-mismx (DIY) azpikultura bisualetarantz grabitatzen ari direla dirudi.

Materialaren zati handi bat urtean zehar hainbat alditan ikusgai jarritako lanetatik dator, hala nola KAMC (Yokohama) egoitzatik No amago res a les butxaques erakusketatik Souvenir aretoan (Bartzelona), Blue Lines erakusketatik Rekalde aretoan (Bilbo), Hypopressive Ethallen (Bartzelona) eta, azkenik, Tunela Atoinen (Bilbo) proiekturako diseinatutako mural batzuetatik.

ARTISTA

Leo Burgek (Londres, 1991) EHU (Bilbo) eta KABK (Haga) artean ikasi zuen. Banaka eta Blue Linesekin batera (2025) Rekalde Aretoan, Estructuras Constantes (2023) Jorge López galerian, Metofam (2020) eta Petal (2018) Carreras Múgica galerian, Display Series III (2022) Bulegoa Z/B-n erakustaldiak eta egoitzak egin ditu KAMC Yokohama, Halfhouse eta BilbaoArte Fundazioan. Era berean, kolektiboki parte hartu du Koganecho Bazaar (2025), Sonic Fielding (2024) eta Bi Dos Two (2018) bezalako erakusketa eta proiektuetan Azkuna Zentroan; era berean, Gio Bat eta Kalostra (biak 2015ean) proiektu iragankor ospetsuetan parte hartu du. Bere testuak areto eta erakundeetarako argitaratu dira, hala nola Centro Centro, Musac, Racoon Projects eta Eremuak.

Bere lanak marrazkia, erliebea, eskultura exentua, idazketa eta horiek agertzen diren espazioak ditu. Sarritan, lerro finduak prozesatzen ditu altzairuzko eta karbonozko hagak, zintak eta emaitza gisa agertzen diren testurak edo inprimategiak moztu eta birmoldatzean.

Burgek proiektu baten euskarri/azaleraren alderdia hartzen du hasiera gisa, baita amaiera gisa ere, formak modu enpiriko eta fenomenologikoan aztertuz. Tool seriea eta Empty Form eskultura bezalako lan berriak azpimarra daitezke, biak gorputz eskalarekin eta inguruko espazioarekin lotura estua duten bolumen linealen esplorazio bezala. Blue Lines bere azken erakusketaren protagonista izan den marrazki-errepertorio zabala mantentzen du.

Bere ibilbidean zehar literatura-saiakerak idatzi eta argitaratu ditu, bai bere proiektuetarako, bai artista desberdinekin egindako kolaborazioetarako, erreportaje eta areto-orri gisa.

Poster exposición Leo Burge

Irudia: Juan De Dios Jarrillo

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.