Erakusketa: «ARTISTAK EGOITZAN 2024/25: ESKURATZE BERRIAK (BA BILDUMA)» URIBITARTE40 Aretoan

 Proiektu honek biltzen ditu 2024/2025ean BilbaoArte Fundazioan estudio-lagapeneko beka modalitatean egonaldia egin duten hamalau artisten azken ekoizpenak. Guztira, hogeita hamar artelan inguru, BilboArte Bilduman integratzera pasatuko direnak. Adin eta jatorri desberdineko artistak bilduz, proiektua praktika garaikidearen azken joeren eta lan egiteko moduen zein prozesuen erakusketa adierazgarri bat da, orokorrean.

2024/25 sasoian, artistek obra-corpus garrantzitsua garatu dute Urazurrutiako egoitzaren estudio artistikoetan eta Otxarkoagako Open Gela estudioetan, BilbaoArteko tailer-maisuen laguntza izateaz gain, prestakuntza jaso dute kanpoko profesionalen eskutik, euren egonaldian zehar garatutako ikastaro eta mintegi espezializatuei esker.

Adin eta jatorri desberdineko artistak bilduz, proiektua praktika garaikidearen azken joeren eta lan egiteko moduen zein prozesuen erakusketa adierazgarri bat da, orokorrean. Apurtu aurretik gorputzak dituen bultzada eta mugen inguruko lana; argazki-irudiaren edo bideoaren abstrakzioari buruzko esperimentazioa, bi bitarteko horien berezko narratibotasunari kontrajarrita; metala transformatzeko ahalmenaren parekoak diren proposamen eskultorikoak, Eibarko industria armamentista beste  produktu batzuetara  -hala nola bizikletetara- berrorientatzeko ahalmenari lotuta; artistaren identitatearen dekonstrukzioari buruzko proiektuak;  ikerketa plastikoaren prozesuaren emaitza gisa sortutako instalazioak, non irudi eta gorputz lau batzuek forma hartzen baitute “ukimen-irudi” moduan, dimentsioen artean kokatuta; giza emozioak, eskulturan eta performancean islatuak; pieza eszenikoen moduko bideoak, igeriketaren eta gorputz-ariketen performatibitatea kondentsatzen dutenak azentuak, ahotsaren bolumena, intonazioa, abiadura edo erritmoa gidatzen dituen fonazio- eta arnasketa-aparatuarekin; espazioan durundi egiten duten konposizio geometrikoak; diziplinarteko artelanak, berrikuntza teknologikoaz baliatzen direnak hiri-espazioak birpentsatzeko, eta haien bizigarritasuna ahalbidetzen duten artefaktuen bidez eraldatzen direnak; edo zatikatutako gorputz baten moduko irudiak, hainbat teknika eta materialen bitartez kohesioa hartzen dutenak: horiexek dira artisten proposamenetako batzuk.

Haien sorkuntza-prozesuak handitzen laguntzeko xedez, erakusketak hamalau edizio berezi hartzen ditu barne, artista-liburuak formatu gisa dituen aukerak hedatzeko; edizio horiek artista bakoitzaren hizkuntzan eta praktikan txertatzen dira, Roberto Aguirrezabala artistarekin egindako lanaren laguntzari esker. 

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Artistak egoitzan. Eskuratze berriak 2024/25 (BA Bilduma)
Artistak: Benito Píriz (Durango, 1992), Leo Burge (Londres, 1991), Ana Busto (Igorre, 1952), Almudena Crespo (Madrid, 1957), Miren Doiz (Pamplona, 1980), Hodei Herreros (Vitoria-Gasteiz/Granada, 1997), Marta Lorenzana (Asturias, 1987), Pablo Marte (Cádiz, 1975), Yon Matauko (Vitoria-Gasteiz, 1987), Gabriele Muguruza (Donostia-San Sebastián, 1992), Joey Ordoñez (El Puerto De Santa María, 1985), Javier R. Peréz-Curiel (Oviedo, 1978), Marc Vives (Barcelona, 1978), Judith Voet (Bélgica, 1993).
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Paseo de Uribitarte, 40. 48009 Bilbao).
Datak: 2025eko ekainak 27–2025eko irailak 7

Inaugurazio-programa: Ekainak 27, ostirala, 19:00etan. Irekitzea.

Aretoaren ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita.

«Artistas en residencia 2024/25: Nuevas adquisiciones (Colección BilbaoArte)» en URIBITARTE40
INAUGURAZIOA: 2025eko ekainak 27, ostirala, 19:00etan

 Sarrera doan.

EGITARAU PUBLIKOAK

INAUGURAZIO EGITARAUA

Inaugurazioa eta aurkezpen publikoa

Data: ekainak 27, ostirala
Ordua: 19:00etan.

Sarrera doan.

BISITA GIDATUAK

Publiko orokorrarentzako bisita gidatuak gaztelaniaz eta euskaraz, entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat (aldi berean HSLn).

Asteazkena, uztailak 9 eta 6* (eusk.), 19:00etan
Asteazkena, uztailak 30 eta 27* (gazt.), 19:00etan

*Abuztuaren 6ko eta 27ko bisita gidatuak ez dira irisgarriak izango entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.

Sarrera doan.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.