Erakusketa: «Inork ezin du mendaren zaporea konpartitu» (BilbaoArte Bilduma) URIBITARTE40en

2024ko azaroaren 22an, 19:00etan, URIBITARTE40 aretoak ateak irekiko dizkio «Inork ezin du mendaren zaporea konpartitu» BilbaoArte Bildumaren erakusketa berriari.

Inork ezin du mendaren zaporea konpartitu komisariatze-deialdi baten baitan BilbaoArte Bildumari buruz egindako lehenengo erakusketa da, helburutzat duena bertan presentzia duten artistak bistaratzea eta irakurketa eta interpretazio berriak eskaintzea artelanek eta artistek orokorrean eskaintzen duten iruditeriari buruz. Gisa berean, ekimenaren beste helburu bat da sektore artistiko eta kulturaleko profesionalei laguntzera zuzendutako lerro bat sortzea, proiektu kuratorialak garatzeko xedez.

Iñigo Villafranca Apesteguia eta Lorenzo Galgók, lehenengo edizio honetarako aukeratutako komisarioak diren aldetik, arte garaikideko bilduma baten konplexutasunari izenaren problematikatik eta tresna gisa duen operatibotasunetik heltzen dion erakusketa-proiektu bat aurkezten dute. Izendatzeak ahalbidetzen du narratiba egonkor bat eta kontrol irudi bat ezartzea multzo hori osatzen duten materialen inguruan.

Problematika hori ilustratzeko, proposamenak mendaren deskripziora jotzen du: landare usaintsu bat, iraunkorra, zurtoin mehe eta zutitua duena, 60 cm-ko altuerara iristen dena eta usain berezia darien hostoak dituena. Menda jende guztiari fresko eta gozo iruditzen zaion zapore bat da, ahoan nolabaiteko inurridura sortzen duena.  William Shakespearek ere, Romeo eta Julieta obran (1594), izenaren problematika planteatu zuen, honako hau idatzi baitzuen: “arrosa deitzen diogunak usain berbera izango luke beste edozein izenarekin”.

Izena ez dugu gauzei buruz hitz egin ahal izateko soilik erabiltzen, baizik eta baita kontrol bat ere ezartzeko izendatu  nahi dugunaren gainean. Hitzek atxikimendu-formak sortzen dituzte izendatzen dituzten materialen ezaugarriekin; batzuetan, lagundu egiten diete, eta beste batzuetan ukatu, gainjarri edo estali egiten dituzte.

Erakusketa honek prozesu artistikoekin eta munduarekin izenaren bitartez erlazionatzeko dugun moduari buruzko askotariko pentsaerak biltzen ditu. Erakusketa baterako lehenengo hurbilpenak leku honetan izatera jotzen du, testu honetan, hemen. Gauzei buruz idazteko arriskugarritasunaz ohartarazi ondoren, horixe da orain egingo duguna.

 

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Inork ezin du mendaren zaporea konpartitu
Artistak:
Maider Aldasoro, Miguel Alejos, Gorka Eizagirre, Usoa Fullaondo, José Jurado, Martí Madaula, Sofía Montenegro, Milena Rossignoli, Ander Pérez Puelles..
Menda programa: Leire Lacunza, Puttaneska (de momento), Jara Roset.
Komisarioak:
Íñigo Villafranca Apesteguia – Lorenzo Galgó
Lekua:
URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbao).
Datak: azaroak 22, 2024 – otsailak 2, 2025

Aretoaren ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan (jaiegunak barne), itxita.

Iñigo Villafranca Apesteguia (Valtierra, 1994) komisario eta ikertzailea da. Bere praktikak gizakiok lurraldearekin eta paisaiarekin ditugun harremanen konplexutasuna jorratzen du. Bereziki interesatzen zaio irudiaren, estetika erlazionalen eta ahozkotasunaren azterketa. Orain dela gutxi, honako erakusketa hauen komisarioa izan da: ¡Vamos caballos! (Huarte Zentroa, 2023), Todoterreno (ezprogui, 2023), Resbalar (una cosa)(Can Felipa, Bartzelona, 2024) edo ¿Quién robó la campana? (ezprogui, 2024). 2021az geroztik, ezprogui proiektuaren zuzendaria da.

Lorenzo Galgó (Valdepeñas, 2002) komisario eta artista da. Bere praktikak itzulpena eta interpretazioa zeharkatzen ditu, prozesu artistikoetan etengabe agertzen den figurazio eta objektibaziorako beharrari heltzeko estrategia gisa. Bere interes nagusiak hizkuntzaren pragmatikoa, irudiaren azterketa eta honek ahozkotasunarekin duen loturaren azterketa dira. Orain dela gutxi, honako erakusketa hauen komisarioa izan da: Resbalar (una cosa) (Can Felipa, Bartzelona, 2024), FondoFigura / una superficie asoleada (Valdepenas, Valdepeñas, 2024). 2023az geroztik, TientoFacil koordinatzen du Jara Roset eta Blanca Niemietzekin batera.

MENTA PROGRAMA

INAUGURAZIO PROGRAMA

Inaugurazioa eta aurkezpen publikoa

Data: azaroak 22, ostirala
Ordua: 19:00 – 21:00
Sarrera doan

Bisita gidatua komisarioekin

Data: azaroak 23, ostirala
Ordua: 12:30ean
Iraupena: 40 min.
Sarrera doan

BISITA GIDATUAK

BISITA GIDATUAK PUBLIKO OROKORRARENTZAKO. Aldi bereko bisita gidatuak gaztelaniazko zeinu-hizkuntzaz eta ahoz.

Datak: abenduak 4 eta urtarrilak 15, asteazkenak (eusk.) / abenduak 18 eta urtarrilak 29, asteazkenak (gazt.)
Ordua: 19:00etan

Sarrera doan edukiera bete arte

KONTZERTU / PERFORMANCEA

Ez ezkondu ezta ontziratu ere. PUTTANESKA (de momento)

Data: Ostirala, abenduak 13
Ordua: 19:00etan
Sarrera doan edukiera bete arte

Bitartekotza-egitarau esperimentala

30 pertsona behar dira mendi bat eraikitzeko. JARA ROSET

Datak: Asteazkena, urtarrilak 16, 23 eta 30, 17:30-19:30.
Edukiera: 15 pertsona (dohainik, izena aurretik emanda, 2024.11.26tik aurrera, helbide honen bidez: bilbaoarte@bilbao.eus.

Liburuaren aurkezpena

Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu. BilbaoArte Bilduma
Parte-hartzaileak: Lorenzo Galgó, Iñigo Villafranca Apesteguia (komisarioak), Mikel Ruiz Pejenaute (diseinatzailea)

Data: Ostirala, urtarrilak 24,
Ordua: 19:00etan

Sarrera doan edukiera bete arte

Interbentzio performatiboa

Eguzki-efektu bat. LEIRE LACUNZA

Data: Ostirala, urtarrilak 24
Ordua: 19:45etan

Sarrera doan edukiera bete arte