2024ko martxoaren 22an, 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak bere bakarkako bigarren erakusketaren ateak ireki ditu, «Waving» izenekoa, Marta van Tartwijken lanekin, 2023an produkzio-zentroan beka jaso zuena. 21era arte ikusgai.
Waving Marta van Tartwijk artista katalanaren azken proiektu artistikoa da. Martak egonaldiak egin zituen 2019 eta 2023an BilbaoArten, eta proiektu hau BilbaoArte Fundazioaren udal aretorako sortu du espresuki. Erakusketaren abiapuntua bere egonaldian garatutako lana da, eta marrazketaren, ikus-entzunezkoen, soinuaren eta eskulturaren artean mugitzen den pieza multzo bat planteatzen du.
Proiektuaren izenburua ingeleseko hitzak daukan esanahi bikoitza jasotzen duen terminorik ez izatearekin jolasten da, ez baitago horrelako hitzik ez gaztelaniaz eta ezta euskaraz ere. “Waving”, “wave” aditzaren gerundioa da, eta bere esanahia olatua da, uhina, ur-masa bat, kurbatzen dena eta itsasertzeraino aurrera egiten duena, fluktuazio batek espazioan duen hedapena da. Baina “to wave” eskuak agurtzean egiten duen ekintza ere bada. Hitz horrek errepikapen-mugimendu etengabe bat lotzen du paisaian eta gorputzean, bien arteko korrespondentzia bat sortuz.
Ingurunearen eta gorputzaren arteko ispiluen eta errepikapenen jolas hori da artistak aretoan aurkeztutako lanen arteko hari moduan funtzionatzen duena:
I-II-III-IIII eta Hand Movie [Esku-filma], 2023an BilbaoArten egin zuen egonaldian artistak ekoiztutako bi instalazio dira; Es la imagen de un rio [Ibai baten irudia da] aretoko leiho zabaletarako bereziki ekoiztutako pieza bat da, eta erliebez grabatutako aluminio-xaflez eginda dago, artistak Bilboko itsasadarretik azken urtean hango landaretzari egindako argazkietatik abiatutako marrazkiak erabiliz; eta Waving instalazioa, proiektuaren ardatz nagusia, bi ikus-entzunezko proiekzioz eta soinu-instalazio batez osatua, non elkartu eta aurrez aurre jartzen baitira lau gorputzen (Jara Roset, Katixa Goldarazena Azpirotz, Blanca Niemietz eta Marta van Tartwijk) mugimendua dokumentatzen duen ekintza performatiboa, ilunpean grabatutako bigarren bideo bat, non landaretza-paisaia modu aleatorioan dar-dar egiten baitu haizearekin, landaretza-estanpatuak sortuz, eta soinua zuzenean sortuz doan instalazio bat, bozgorailu eta mikrofonoekin.
Erakusketa edukiontzi moduko arkitektura baten antzeko zerbait bezala planteatzen da: bertara likido bakarra botatzen da, baina forma, sakonera eta opakotasun desberdinak hartzen ditu. Era horretan, obrek ibai berberaren adar gisa funtzionatzen dute euren artean, eta guztiek batera irudikapenaren, hizkuntzaren, materialtasunaren eta keinuen inguruko kezkak biltzen dituen pasaia bat eraikitzen dute.
ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA
Izenburua: Waving.
Artista: Marta van Tartwijk (Bartzelona, 1990).
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo).
Datak: martxoak 22, 2024 – apirilak 21, 2024
Aretoaren ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita. Sarrera doan.
Waving (2024) bideoaren fotograma. Artistaren eskaintza
Bere praktikan Marta van Tartwijk (Bartzelona, 1990) irudiak esperientzia pertsonala nola sar dezakeen aztertzen du, denbora, testuingurua eta esperientzia subjektiboak artikulatzen dituen giltza gisa funtzionatzen du, esperimentatzen gorputza eta hizkuntza. Artean lizentziatua da UCMn, eta bere prestakuntza ESABen (Frantzia), Bartzelonako Unibertsitatean, A*Desk eta Francisco Alcántara Zeramika Eskolan osatu zuen. Hainbat erakusketa egin ditu instituzioetan, hala nola INJUVE, TEA, La Capella, Sala de Arte Joven, Fabra i Coats, Sant Andreu Contemporani edo Matadero, besteak beste. Bilbaoarten, Dos Maresen eta Tabakaleran egin ditu egonaldiak. Era berean, Getxoarte edo Miquel Casablancas Sariaren finalista izan da eta Arte Plastikoetako Zirkuituetan saritua izan da.
EGITARAU PUBLIKOAK
AURKEZPEN EGITARAUA
Irekitzea eta aurkezpen publikoa
Data: ostirala, martxoak 22
Ordua: 19:00 h – 21:00 h
Sarrera librea
Bisita gidatua artistarekin
Data: larunbata, martxoak 23
Ordua: 12:30 etan
Sarrera librea
BISITA GIDATUAK
BISITA GIDATUA PUBLIKO OROKORRARENTZAKO. Aldi bereko bisita gidatua gaztelaniazko zeinu-hizkuntzaz eta ahoz.
Datak: asteazkenak, apirilak 3 (euskera) eta 10 (gaztelania)
Ordua: 19:00etan
Sarrera doan edukiera bete arte
ENTZUTE-SAIO ETA EKINTZA PERFORMATIBOA
Cómo si me dirigiera a ti (2024) (Zugana zuzenduko banintz bezala)
Jara Roset & Marta Van Tartwijk
Data: osteguna, apirilak 12
Ordua: 19:00etan
Sarrera librea edukiera bete arte