- URIBITARTE40 erakusketa-aretoak hiru erakusketa hartuko ditu, banakakoak zein kolektiboak, Fundazioari lotutako artisten lanekin.
- Otsail honetan Leo Burge eta Miren Doizen obrak ikusgai egongo dira, eta ondoren 2025/26 artista egoilarren ere.
- Urazurrutia 32ko egoitzan, tailerrak eta ikastaroak hileroko agendaren protagonista dira. Agenda hori proiekzioekin eta aurkezpenekin osatzen da, besteak beste.
- Apirilean (14tik 16ra) estudioak irekitzen dira artistak, haien lan-prozesua, teknikak eta garatzen ari diren proiektuak ezagutzeko.
- Ekainaren 22tik 25era, BilbaoArtek Ate Irekien Urteko Jardunaldia ospatuko du, artisten estudioak ezagutzeko eta jarduera paraleloekin.
- BilbaoArte Fundazioak apirilean irekiko du 2025-26 Ekoizpenerako Laguntzen deialdia eta baita BA Bildumaren komisariotzaren III. deialdia ere.
(Bilbon, 2026ko otsailaren 6an) .- BilbaoArte Fundazioak urteko lehen seihilekorako antolatu duen agenda hiru erakusketa, ikastaroak, aurkezpenak eta hitzaldiak osatzen dute. Agendan, Procesos en vivo ere nabarmentzen da, Urazurrutiaren 32ko estudioak irekitzen diren hiru egunetan, artista egoilarrak eta garatzen dituzten proiektuak ezagutzeko; eta baita ekainean Ate Irekien Urteko Jardunaldia ere.
Era berean, apirilean, Fundazioak 2025-26ko Ekoizpenerako Laguntzen Deialdia irekiko du, BilbaoArten estudio-lagapena duten proiektu artistikoak egiteko, baita BA Bildumaren komisariotzaren III. deialdia ere. Ekainean, Istituzione Fondazione Bevilacqua La Masa erakundean proiektuak egiteko deialdia egingo da.
URIBITARTE40KO ERAKUSKETAK
URIBITARTE40, BilbaoArte Fundazioaren erakusketa-aretoan hiru erakusketa antolatuko dira ekainaren amaierara arte, Bilboko Udalaren mendeko ekoizpen artistikoko gure zentroari lotutako ibilbidea duten artistek egindako lanak erakusteko.
Otsail honetan irekiko da Leo Burge artista londrestarrari eskainitako erakusketa. Apiriletik maiatzera Miren Doiz iruindarraren lanak ikusi ahal izango dira eta ekainean Artistak egoitzan 2025/26: Eskuratze berriak (BA bilduma) erakusketa kolektiboaren txanda izango da.
- 2026ko otsailaren 20tik apirilaren 6ra
IPAR-HEGORA, LEO BURGERENA
Ipar-hegora erakusketa ibilbide gisa aurkezten da, lanaren hainbat alderdi elkarrizketan jarriz: marrazkiak, erliebeak, erakusketarien prototipoak eta prozesu-zatiak. Makila mekanizatuen erabiltzen du ugari, eta horien bidez sekuentzia mota desberdinak konformatzen dira. Elkargune eta amaiera hauskorrak, batzuetan, eraikuntza-printzipio gisa erabiltzen dira, eta berez desberdina denaren bidez egituratu daitezke obrak. Modu egituratu baten eta hura osatzen duen errore-marjinaren arteko joko hori konstante bat da piezetan.
Artistaren azken aldiko ibilbidean funtsezkoak izan diren zenbait lanez gain, ekoizpen berriak aurkezten dira, batez ere eskala txikiagoko entseguetatik abiatuta garatutako horma-marrazki batzuk.
Leo Burge (Londres, 1991) Arte Ederrak ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta KABK (Haga, Herbehereak) 2009 eta 2013 artean. 2015ean Kalostra (Donostia) tailer esperimentalean parte hartu zuen. Bere lanak marrazkia, erliebea, eskultura exentua eta idazkera uztartzen ditu, baita horiek presentzia hartzen duten espazioak ere. Burgek forma modu enpiriko eta fenomenologikoan aztertzen du, abstrakzioaren eta figurazioaren arteko mugak zalantzan jarriz. Duela gutxi, Estructuras Constante (Galería Jorge López, 2022-3) Display Series 3 (Bulegoa Z/B 2022) Metofam eta Petal (2020 eta 2018, Galería Carreras Múgica) erakusketetan erakutsi ditu bere lanak, eta literatura-saiakerak eta erreportajeak ere argitaratu ditu, bai bere erakusketetarako, bai kolaboratzaileentzat.
PROGRAMA PUBLIKOAK (Sarrera doan)
- Bisita gidatua artistarekin. Otsailak 20, ostirala. 18:00etan
- Inaugurazioa eta aurkezpen publikoa. Otsailak 20, ostirala. 19:00etan
- Aldi bereko bisita gidatua LSEn (Espainiako zeinu-mintzaira) eta mintzatua: Asteazkena, martxoak 4 (eusk.), 19:00etan. Asteazkena, martxoak 18 (gazt.), 19:00etan
- Liburuaren aurkezpena, Leo Burge eta Jaime Asuarekin. Martxoak 26, osteguna. 19:00etan
- 2026ko apirilaren 17tik maiatzaren 31ra
ERAKUSKETA Miren Doiz
Bere lana pinturatik abiatzen da bere mugak gainditzeko, espazioan zehar hedatuz eta gertaera eta ikuslea gehituz, bere praktika artistikoa etengabe zalantzan jarriz, azken boladan eskulturatik eta gure garaiko ezaugarri diren salgaien/materialen etengabeko ekoizpen/suntsiketari buruzko jarrera kritikotik hurbil dago. Artistak kalean aurkitu eta berreskuratutako materialarekin egiten du lan. Ikuspuntu politiko, sozial eta ekologikotik gaur egungo gizartean gertatzen denaz hitz egiten digun materiala, hala nola etxebizitzarekiko espekulazioa eta zekenkeria, etengabeko utzarazpen eta erreformak, hondakinen sorrera edo artistaren estatusa.
Miren Doiz (Iruña, 1980). Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan egon ondoren, 2003an Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bartzelonako Escola Massana d ‘Art i Dissenyn ikasi zuen. Jaso dituen sarien artean, 2003an Iruñeko Artista Gazteak, 2005ean Nafarroako Artista Gazteen Topaketak, 2015eko Estampa DKV Saria edo 2014/2015ean Pollock-Krasner Fundazioaren laguntza nabarmentzen dira. Bere erakusketa kolektibo ugarien artean, Art Situacions nabarmentzen da. Bere lanak Berlinen, Mexico D.F.n, Sao Paulon, Bogotan, Madrilen eta Erroman ikusi ahal izan dira.
PROGRAMA PUBLIKOAK (Sarrera doan)
- Bisita gidatua artistarekin. Apirilak 17, ostirala. 18:00etan
- Inaugurazioa eta aurkezpen publikoa. Apirilak 17, ostirala. 19:00etan
- 2026ko ekainaren 19tik irailaren 6ra
ERAKUSKETA ARTISTAK EGOITZAN 2025/26: ESKURATZE BERRIAK (BA BILDUMA)
- Benito Piriz, Manuel Blázquez Palacios, Blanca Castro, Fatima Conesa, Juana García-Pozuelo Barrios, Auritz Iñurrieta Orbezua, Fermin Moreno Martín, Antoine Nessi, Gareth Phillips, Laurita Siles Ceballos, Amaya Suberviola, Fernando Villena
BilbaoArte Fundazioan estudio-lagapeneko 2025/26an beka modalitatean egonaldia egin duten artistek egindako azken ekoizpenek osatzen dute proiektua. Guztira, hogeita hamar bat artelan BilbaoArte Bilduman sartuko dira. Hainbat adin eta jatorritakoak, oro har, praktika garaikidearen azken joeren, moduen eta lan-prozesuen lagin adierazgarria dira beraien lanak.
PROGRAMA PUBLIKOAK (Sarrera doan)
- Inaugurazioa eta aurkezpen publikoa. Ekainak 19, ostirala. 19:00etan
BILBAOARTE EKOIZPEN ZENTROKO JARDUERAK
Programatutako ikastaro eta tailerrei Fundazioaren ohiko kolaboratzaileekin zerikusia duten aurkezpenak, proiekzioak eta jarduerak gehituko zaizkie (Arkitektura Gela, Langile Gaien Zinemaldia edo Gau Zuria, besteak beste). Ikastaroak eta tailerrak zabalik daude publiko orokorrarentzat, BilbaoArteren egungo erabiltzaileentzat eta egoitzan dauden artistentzat.
IKASTAROA Landare-alkimia: landareek erakusten dutena. Gin Ro (Georgina Rodríguez Ayala)
Datak: Otsailak 6 (emaitzak)
Ordutegia: 16:00-20:00.
Tailerrak kamerarik gabeko bi argazki-tekniken miaketa praktikoa proposatzen du: antotipia eta klorofilazko inprimaketa. Pigmentu naturalak eta hosto fotosentikorrak erabiliz, parte-hartzaileek eguzki-argiaren eragina esperimentatuko dute, irudia sortzeko agente gisa. Proiektuak praktika teknikoa, ingurune naturalaren behaketa eta materia organikoaren, denboraren eta erregistro bisualaren arteko erlazioari buruzko hausnarketa uztartzen ditu.
IKASTAROA CNC fresaketarako sarrera: oinarriak, softwarea eta praktika tailerrean (ikaslea: Marcos Muñoz)
Datak: otsailak 9-11
Ordutegia: 16:00-21:00.
CNC fresaketaren hastapenei buruzko ikastaro trinko hau Marcos Muñozek emango du — programatzailea eta CNC operadorea, hogei urtetik gorako esperientziarekin —, eta fabrikazio digitala beren sorkuntza-prozesuetan txertatzeko interesa duten BilbaoArteko artista eta egoiliarrei zuzenduta dago.
IKASTAROA Argi eta materia aztarnak: Tailer trinkoa, Julio Álvarez Yagüeren eskutik
Datak: martxoak 9-12
Ordutegia: 16:00-20:00.
Ikastaroaren helburua da egungo artearen testuinguruan ikusizko diskurtso sendo eta pertsonala garatzeko beharrezkoak diren tresna intelektualak ematea argazkilariari. Eta parte-hartzaileei lagundu beren lanaren “zergatia” eta beren proiektua gidatzen duen kontzeptua artikulatzen. Ideia sorburu bezala, irudiaren balio poetikoa, dokumentua narratiboaren aurka.
HITZALDIA Argi-aztarnak. Julio Álvarez Yagüek asmatutako paisaia
Datak: martxoak 13
Ordutegia: 19:00
Historiak eta bere garapenak etengabe erakusten dizkigute argazkigintza sortzeko aukera amaigabeak. Uneren batean norbaitek adierazi zuen argazkia hilda zegoela, baina beti bezain bizirik jarraitzen du, eta gaur egun sorkuntza-bide zaharrenek eta berrienek bat egiten dute. Argazkigintza beti ari zaigu erronka berriak proposatzen, eta bere mugak gainditzera gonbidatzen gaitu. Eta zenbat eta gehiago ezagutu nahi dugun, orduan eta handiagoa da esperimentazioaren eremua. Julio Álvarez Yagüek, hitzaldiaren bidez, muga horiek bere obrarekin gainditzera gonbidatzen gaitu.
IKASTAROA Kolorea baino zerbait gehiago: Kuatrikomiako argazkien inprimaketa serigrafikoa, Urtzi Urkixoren eskutik
Datak: martxoak 23-27
Ordutegia: 16:00-21:00.
Serigrafia erreproduzitzeko bitarteko gisa erabiliz, ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei arte grafikoetan dagoen deskonposizio kromatikoaren modu nagusia erakustea: kuatrikomia.
IKASTAROA Mikroarkitektura bizigarriak: gorputza, objektua eta fabrikazio digitala, Arquimañaren eskutik
Datak: apirilak 20, 21, 22, 23, 24
Ordutegia: 15:00-19:00
Ikastaro honek artearen, arkitekturaren eta diseinu garaikidearen arteko elkargunea aztertzea proposatzen du, fabrikazio digitaleko teknikak erabiliz espazioa eta gorputza gutxieneko eskalatik (mikroarkitektura bizigarritik) pentsatzeko tresna gisa.
IKASTAROA Argiz marraztu Kobrezko xafla gaineko fotograbatua, Fatima Conesen eskutik
Datak: maiatzak 18-22
Ordutegia: 16:00-20:00
Fotograbatzeko prozesua ikasiko dugu, kobrezko xaflen gainean transferituko diren fotolitoak eskuz eginez. Horretarako, plantxaren gaineko emultsio fotosentikor bat erabiliko dugu, gure marrazkia xaflan zuzenean lortuko dugula aurreikusteko.
IKASTAROA Zeramikazko muralismoa. Azulejuen gainean sorkuntza artistikoko tailerra, Fernando Renesen eskutik
Datak: ekainak 1-5, 8-12
Ordutegia: 11:00-14:00 (astelehenetik ostiralera).
Ikastaroaren ardatz nagusia azulejoaren gainean zeramikazko horma-irudiak egiteko prozesuak azaltzea da, hau da, mosaiko bat sortzea zatikatutako konposizio batetik abiatuta.
ARTISTAK EGOITZAN
Zuzeneko Prozesuak (Estudio Irekiak) 2026
2026ko apirilaren 14, 15 eta 16a
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
Artisten estudioen irekiera jardunaldiak, sortzaile horiei eta haien lan prozesua, teknikak eta garatzen ari diren proiektuak ezagutarazteko.
ATE IREKIAK 2026
2026ko ekainaren 22-25
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era
BilbaoArte Fundazioak Ate Irekien urteko jardunaldia ospatuko du Urazurrutia 32ko egoitzako estudioen irekierarekin. 2025-26 Laguntza Programari esker egoilar artistak eta ekoitzitako lanak ezagutzeko aukera.
Jaia ekainaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Estudioak 20:30ak arte bisitatu ahal izango dira, zuzeneko musika izango da bitartean.
DEIALDIAK
- 2025-26 EKOIZPENERAKO LAGUNTZEN DEIALDIA, BilbaoArten estudio lagapena duten proiektu artistikoak egiteko
2026ko apirila
- BA BILDUMAREN KOMISARIOTZAREN III. DEIALDIA
2026ko apirila
- Istituzione Fondazione Bevilacqua La Masa de Venecia erakundean proiektuak egiteko 2025 deialdia
2026ko ekaina
Informazio gehiago:
https://bilbaoarte.eus/eu/deialdiak/
