«Gainazalak/Superficies», Eva Kareaga

2024ko urtarrilaren 12tik martxoaren 24ra bitartean, Zirri Marra Arte Tailerraren BI HORMETARA guneak Eva Kareaga artistaren Gainazalak / Superficies erakusketa erakutsiko du, BilbaoArteren ekoizpenerako laguntza-programan sortutako zenbait lanekin.

Eva Kareagaren obra eskultura, grabatua eta argazkia batzen ditu. Bertako geología eta arkitekturako elementuen behaketa eta analisitik abiatzen da, eta nola material naturalak eraikuntzan agertzen diren.

BilbaoArteko tailerretan sortutako estanpak eta inpresioak Algortako harreharrizko hormen behaketan hasi zen prozesu baten emaitza da. Horma horiek tokiko materialak (hareharria) eta eraikuntzako materialak (hormigoia adibidez) nahasten dituzte, eta irudi berezi bat sortzen dute gure herrietan eta gugan. Eskulturak irudi horrekin sortu ziren, zeramika, morteroa, kristala, altzairua, zura eta antzeko materialak nahastuz. Arkitekturaren berezko eraikuntza-metodoekin sortu ziren, eta lan prosezua islatzen da, adibidez, enkofratua eskulturaren zati gisa utzita. Ingrabitate eta argitasun sentsazioa lortu zen pisuen eta proportzioen azterketari esker, eta material gogor eta astunak material arin eta delikatuen arteko nahasketari esker.

Ezaugarri hoiek inpresioetan islatzen dira, eta irudiak harriaren gaiari jarraitzen dioten irudi batzuen interpretazioak dira, harriaren erabilera eta erauzketa.