GOAZEN TXINARA 2012

Jaun/andre agurgarriak,

Ostiral honetan, azaroaren 25ean, eguerdiko 12etan Bilbaoarte-n (Urazurrutia Kalea 32) prentsaurrekoan, GOAZEN TXINARA 2012, Euskal artistentzako Txinan egiten den erresidentzi programaren deialdia aurkeztuko da. Aurten, laugarrengo aldiz, Euskal Herrian bizi diren bi artista Txinara lan egitera joateko aukera izango dute. Programa honen helburua Euskal Herrian bizi diren artisten lana sustazea da Txina aldean. Programa hau antolatzen dutenak MA Studio (Beijing) eta Etxepare Euskal Institutoa dira.

Prentsaurreko honen helburua artista residenteak 2011an Txinan egindako lanak jasotzen duen katalogoa aurkeztea da. Eta aldi berean, 2012rako deialdi berria luzatuko dugu.

Prentsaurrekora Judas Arrieta (MA Studio-ko zuzendaria) eta 2011ean aukeratutako artistak azalduko dira. Luis Candaudap eta Alain Urrutia margolari bilbotarrak dira aurten aukeratutako artistak.

Aurkezpenan 2011an artista erresidenteak MA Studioan egindako jarduerak ikusi ahal izango ditugu. Bestalde, Luis eta Alain Txinan bizi izandako experientziari buruz hitz egingo dute.

Mila esker zuen arretagatik,

 

Judas Arrieta
(MA Studioko zuzendaria)

www.mastudiobeijing.com

 width=

[ipaper id=73566158 mode=book]

 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.