HITZALDIA Argi-aztarnak. Asmatutako paisaia. Julio Álvarez Yagüerekin

ArtHouse Zinema Hitzaldi Aretoan Huellas de luz hitzaldia izango da. Argi-aztarnak (El paisaje inventado), Julio Álvarez Yagüe argazkilariarena. Topaketa martxoaren 13ko 19:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Álvarez Yagüe arduratuko da martxoaren 9tik 12ra BilbaoArten egingo den Argiaren eta materiaren aztarnak( Huellas de luz y materia) ikastaroa emateaz.

Historiak eta bere garapenak etengabe erakusten dizkigute argazkigintza sortzeko aukera amaigabeak. Uneren batean norbaitek adierazi zuen argazkia hilda zegoela, baina beti bezain bizirik jarraitzen du, eta sorkuntza-bide zaharrenek eta berrienek bat egiten dute. Argazkigintza beti ari zaigu erronka berriak proposatzen, eta bere mugak gainditzera gonbidatzen gaitu. Eta zenbat eta gehiago ezagutu nahi dugun, orduan eta handiagoa da esperimentazioaren eremua.

Julio Álvarez Yagüek, hitzaldiaren bidez, muga horiek bere obrarekin gainditzera gonbidatzen gaitu.

INFORMAZIOA

Izenburua: Argi-aztarnak. Asmatutako paisaia (Huellas de luz. El paisaje inventado)
Emailea: Julio Álvarez Yagüe
Lekua: BilbaoArte (Urazurrutia, 32) – Hitzaldi Aretoa, ArtHouse Zinema
Datak: martxoak 13
Ordutegia: 19:00 h.
Sarrera librea lekua bete arte

Julio Álvarez Yagüe

Egile-argazkigintzan izan duen ibilbidea aireko argazkigintzaren arloko bere jarduera profesionalaren luzapen gisa hasi zen, eta, ondoren, Telefónica eta Amper enpresentzako publizitate-lanekin zabaldu zen. 1980ko hamarkadaren hasieran, hainbat talde artistikorekin lotu zen Madrilen, Katalunian eta Espainiako beste leku batzuetan, eta 28 Taldearen sortzaileetako bat izan zen, gerora 28 Kolektiboa izena hartu zuena. Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen du, eta hainbat aintzatespen jasotzen ditu, eta bekak jasotzen ditu enkarguzko proiektuak garatzeko La Caixa, Portugalgo Turismo Bulegoa, Tenerifeko Uharteko Kabildoa edo Rafael Botí Fundazioaren eskutik. Ordutik bi lan-ildo garatzen ditu aldi berean, argazkigintzan oinarritua bata eta fotograma-kimigrama ikertzera bideratua bestea.

250 erakusketa baino gehiago egin ditu Espainian eta beste herrialde batzuetan, eta bere lana bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuen parte da, besteak beste, Reina Sofia Museoa, IVAM eta Joan Miró Fundazioa. Gainera, argazkilaritza garaikidea irakasten eta zabaltzen lan handia egin du.

Huellas de luz. El paisaje inventado
Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.